Manuel Indiano duela29 urte jaio zen Madrilen, baina egun Zumarragan bizi zenneska-lagunarekin eta haren alabarekin eta bi hilabete barru aitaizatekoa zen. Elektronika ikasketak eginak zituen baina ez zuen laniketa duela hiru urte Zumarragara etorria zen ea lanik bilatzen otezuen. Azken udal hauteskundeetan PPko zerrendetan seigarren aurkeztuzen independente gisa, ez zen alderdiko afiliatua, eta otsaileanhartu zuen kargua Faustino Villanuevak kargua utzi ondoren. Indianokez zuen osoko bilkuretan parte hartzen, berak hala eskatuta apirilazgeroztik ez zuen bizkartzainik eta politikagintza uzteko asmoa erebazuen.
Hasiera batean hil-kapera Zumarragako udaletxean jartzeko asmoa izanarren, familiak Madrilera eramateko nahia azaldu zuen eta abuztuaren30ean bertako Almudenako katedralean egin zen hileta ospakizuna etaondoren Chamartingo hilerrian lurperatu zuten.
Hilketaren eguneko arratsaldean Zumarragako Udalak ez ohiko bilkuraegin zuen eta EAJ, EA, PP, PSE-EE eta EBko zinegotzien botoekin-EHkoak abstenitu egin ziren- Manuel Indianorenhilketari buruzko udal akordioa onartu zuen. Horren araberahildakoaren sendiari dolumina agertu, ETAri “euskal herritarrekbehin eta berriro azaldutako elkarbizitzarako borondate demokratikoa”errespetatzeko eskatu eta “ETAren jarduera totalitarioakmehatxatutako herritar guztien askatasun eta eskubideak”defendatzeko konpromezua hartu zuen Zumarragako Udalak. Bestalde,Udalak hiru dolu-egun ofizial agintzea erabaki zuen eta hiru egunhorietan bandera ofizialak masta erdiraino eta zinta beltzez jarriakegon ziren.
Ez ohiko bilkurako botazioaren ondoren, EHko zinegotziakgertatutakoari buruzko iritzia emateko idazki bat irakurtzen hasizirenean, entzule talde batek eragotzi egin zien “kanpora” eta“hiltzaileak” oihukatuz. Aretoaren goiko aldean zeuden besteentzule batzuek “Euskal Herriarentzat demokrazia” eskatuzerantzun zietenean, lehenengo taldekoen jarrera sumindu eta tentsioaareagotu egin zen, baina berehala udal batzarra amaitutzat ematean,giroa baretu zen.
EH osoko bilkuran irakurtzen saiatu zen testuan ManuelIndianoren heriotza “atsekabez” hartzen duela adierazizuen. Hildakoaren senideen samina bere egiteaz gain, gertaerak berrizere euskal gatazkaren gordintasuna agerian uzten duela esan zuen.Gatazkaren konponbidean ekarpenik egiten ez duten gaitzespendinamikak alde batera uzteko dei egin zuen EHk, horrelako gertaerakekiditeko balio ez dutela esanez. Gatazkari aurre egiteko harenerroak gainditu behar direla iritzi dio EHk, eta ildo horretanLizarrako Akordioaren edukia defenditu zuen.
Arratsaldeko 20:00etan hilketa gaitzesteko elkarretaratzea izan zenUdaletxe aurrean. EAJ, EA, IU eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek“ETA aski da. Herriak du hitza” leloa zuen pankarta zabaldu zuteneta PP eta PSOEko ordezkariek “ETA ez, aski da” gaztelerazzioena. Lehen taldean bildutakoek, PSEko zinegotziekin batera,manifestazio bat egin zuten herrian zehar kontzentrazioaren ondoren.PP eta PSOEko ordezkariak udaletxe aurrean geratu ziren arren,haiekin bilduta zeudenetako batzuk pankarta hartu eta hildakoarendenda aurrera abiatu ziren, bidean ETAren aurkako oihuak egitenzituzten bitartean.
Biharamunerako elizkizuna eta manifestaldirako deia egin zuenZumarragako Udalak eta bezperan PPk atera zuen pankartaren atzean,“ETA ez, aski da” zioena, egin zuten manifestazioa Zumarragarajoan ziren agintari politiko eta herritarrek. Pankartaren erdi-erdianManuel Indiano hildako PPko zinegotziarenneska-lagunaren alaba eta bi lehengusu joan ziren. Albo batera JuanJose Ibarretxe EAEko lehendakaria eta bestera Aitor Gabilondo alkateazeuden. Hainbat politikari ezagunekin batera, ehundaka herritar bilduziren: guztira 3.000 pertsona inguruk osatu zuten manifestazioa.
Manifestazioa isila izan zen, eta tarteka txalo zaparradak entzunahal izan ziren; esaterako, manifestazioa Manuel Indianorendendako atarian gelditu zenean. Ordu erdiren buruan berriz udaletxekoplazara itzuli eta bezperan ez ohiko osoko bilkuran onartu zutenagiria irakurri zuten: Valeriano Martinez PPko zinegotziakgaztelaniaz eta Aitor Gabilondo alkateak euskaraz.