Iñakik urriaren 6an aurkeztu zuen liburua LegazpiDorretxean eta bertan berarekin izan ziren libururako Geltokienauzoan jazo diren ipuin bana idatzi duten AntxiñeMendizabal eta Mikel Aramendi. Antxiñeeta Mikel ez dira libururako euren lankidetza eskaini dutenherritar bakarrak: Concetta Provanzak liburuaren azala jantzieta barne egitura antolatu du eta ikastolako haurrek liburu barrukomarrazkiak egin dituzte. Aurkezpen ekitaldian Peio Biain,Mikel Aramendi, Antxiñe Mendizabal etaIñaki bera mintzatu ziren eta Andoni Salamerokpoesia irakurketa eta kantaldia eskaini zuen Zuhaitzaren Soinuataldeko txalapartarien laguntzaz.
Nondik nora sortu zen liburua?
Argi nuen noizbait libururen bat idaztekotan jaio eta bizi naizeninguruko bizipenak bilduko zituela. Gurasoengandik jaiotzen gara,lagun zehatz batzuk ditugu, leku batean bizi gara… zor batzukditugu eta zor hauek aitortuz liburuxka bat egitea erabaki nuen.Bestalde, beste jende askok bezala, Geltokien inguruko hainbatinformazio jasota nituen eta hauek ere liburuan daude, bainaaurkezpenean esan nuen bezala hau ez da historia liburu bat. Niregogoeta eta bizipenekin batera sartu ditut kontakizunari laguntzeko,baina aspertu ere egin gabe. Liburua geltokietako auzoan jaio denbaten kronika sentimentala da. Kroniketan garaian-garaiko bizimoduahistoria liburuetan baino hobeto azaltzen dira, baita eleberrietanere, harremanak, elkarrizketak… pertsonak azaltzen baitira.
Aurkezpenean ere eguneroko istorio “txikiak”atsegin dituzula esan zenuen…
Maila apala interesatzen zait eta jendeak, nik egin dudan moduan,inguruan sortzen diren istorio “txikiak” jasotzea gustatukolitzaidake. Askotan istorio garrantzitsuak hilketa handiak, estatumailako gauzak direla… pentsatzeko joera dugu, baina ingurukojendearen bizipenak sekulakoak dira aztertzen hasiz gero eta haueimerezi duten garrantzia ematen ez badiegu galdu egingo dira. Edozeinherritan mila istorio interesgarri daude eta hauekin literaturaeginez gero, beste istorioek bezainbeste balio dute. Zentzu honetaneskertzekoa da duela gutxi omendu duten Antonio Zavalaren lana. Izanere, katedradunak eta antzerakoak beste gai batzuetaz arduratzen diraeta maila honetan lan egiten duen jendea beharrezkoa da.
Zerk bultzatzen du idazle bat bere poltsikotikargitalpena ordaintzera?
Lanik handiena materiala biltzen eman nuen eta ez nuen indargehiegirik atez-ate diru eske joateko. Liburua atera behar nuela arginuen eta ez nuen inongo buruhausterik nahi alde horretatik. Bestalde,herri mailako gai bat ez da “saltzeko” hain erraza eta gaineranik oso argi dut gure bizipenak ez direla inon lehiatu behar.Ofizioko batzuek esan didate hau bizitzan behin egiten dela, bainaargitalpenaren ardura hartu dudan arren, liburua aurrera ateratzekolagunarte ona izan dudala esan beharra dut. Bai liburua maketatzeko,bai zuzenketak egiteko, marrazkiak eskuratzeko… honi guztiari eskergauzak errazago ateratzen dira.
Nolatan sortu zen Antxiñeren eta Mikelenlankidetza?
Hasieran jende gehiagori ere eskaini nion lankidetza, liburua bi atalgarbitan bereizteko asmoz: batean nire ikuspegia eta besteanlagunena. Baina askok lan kontuak direla eta, ahalegina egin arrenezin izan dute euren lana bukatu. Antxiñek eta Mikeleklana egiteko modua izan dute eta euren lanak liburuan dira.
“Hauts urdina” izenpean atera duzu liburua, zein da honenesanahia?
Liburuxka ateratzeko derrigorrez jarri beharra dago nork argitaratzenduen eta izen hau hautatu nuen. Ez dugu momentuz izen honen peanbeste lan batzuk kaleratzeko asmorik. Izenaren esanahiari dagokionez,hauts urdina udazkenean hostoen gainean pausatzen den hauts bat da.Anoeta gaineko baserri batean bizi zen Bixente Arraterekin berriketanginela entzun nuen lehenengo aldiz eta hasieratik gustatu zitzaidan.
Irakurleek zer esan dizute?
Nirekin hitz egin dutenek behintzat gustura irakurri dutela esandidate, baina lana egin ondoren gustura gelditu naiz eta hortikaurrerakoek ez naute gehiegi kezkatzen. Nahiago dut, noski, jendeakgustatu zaiola esatea; baina lan honek laminazioan zortzi ordusartzen dutenen balio berbera du eta haiek etxera heltzean ezdute paparrean dominarik zintzilikatzen eta nire asmoa ere ezda hori.
Txikitatik al duzu idazteko zaletasuna?
Artikulu bat edo beste lehenago ere idatzi dut, baina lehenengo lanmamitsua hau da. Ez dut idatzitako beste lanik gorderik, lan hau nuenburuan, poliki-poliki egiteko modua izan dut eta momentuz horbukatzen dira nire idazle asmoak. Idazteko zaletasuna baino gehiagoirakurtzekoa izan dut betidanik. Nik uste irakurleari ez zaiolamerezi duen garrantzia ematen. Idazleak du izena, baina irakurtzeaere ofizio bat da ia: lan asko, ordu asko… eskatzen du. Nik argidut zerbait izatekotan irakurlea naizela. Baina norberaren ikuspuntuabeste baten idatzietan islatua ikustea zaila denez, zaletasunakbultzatuta, neurea idazteko ahalegintxo bat egin dut.
Zure burua irakurletzat duzu, zer irakurtzen duzubatez ere?
Ez nuke esango sekulako irakurlea naizenik, baina bai gustuzirakurtzen dudala. Sanchez-Ostizen, Antoñanaren, PeioLizarralde herritarraren… lanak oso gustukoak ditut, baina denetikirakurtzen dut. Liburu bakoitzetik zer edo zer zehatza gustatzenzait, baina bat aipatzekotan Pedro Berraondok itzulitako “DonKijote Mantxako” aipatuko nuke. Liburu horretatik asko ikasi dut,batez ere hizkuntza aldetik. Literarioa den arren, aldi berean osoherrikoia da eta belarritik erraz sartzen dena. Niri hori betiinteresatu zait: hizkuntza landua, baina herriak erraz ulertuko duenaizatea.