Esan bezala, aurten hamahirugarrenez ospatzen arida Mineral eta paleontologi astea eta mundu hau herritarreiezagutarazteko asmoz jaio zena alor honetan Euskal Herrian izaten denferia nagusienetakoa bilakatu da. Honetan zerikusi handia izan dubere aitarekin batera bultzatzaile nagusia izan zen Javier AguadoGoñik, zeinek aitarengandik jaso zuen zaletasuna ogibidebihurtu eta mineralen mundua ezagutzera emateko asmoz lan eskergaegin duen. Mineral asteaz zein bere zaletasunaz berri zabalagoaizateko asmoz, berarekin hitz egiten ihardun gara.
Nolatan hasi zineten familian zaletasun hau lantzen?
Aitak fundizio tailer bat zuen Gabirian eta egun batean, hura saldueta betidanik gustukoa izan zuen bildumazaletasuna jorratzeaerabaki zuen. Zigilu eta txanpon bildumak ere bazituen arren,mineralak eta fosilak biltzeari ekin zion batik bat. Ceutan bizi zenurrestilako batek Marruecosen mineral merkeak eros zitezkeela esanzion eta bertara joaten hasi zen. Bidaia hauetatik ekarritakoakBilboko Plaza Berrian beste leku batzuetatik ekarritakoekin trukatzenzituen eta pixkanaka bilduma polita osatu zuen. Bilduma hau egunKultur Etxeko museoan dago nik neuk bildutako beste hainbat mineraleta fosilekin batera. Urretxuko museoak bilduma polita du, bainaaitak ez zituen Euskal Herriko mineral gehiegi bildu eta hor dugabeziarik handiena. Hemengo meategiak itxita daudenez, bildumazaleeierosi beharra dago.
Aita zena eta zu izan zineten Kultur Etxean mineraleta fosilen museoa jartzea proposatu zenutenak…
Garai hartan ez genuen biltegirik eta dena paketetan gordeta genuen.Kultur Etxea egiten ari zirenean, aitari gordeta zegoen bildumabertan erakustea proposatu nion eta udaletxean proposatu zuen.Baiezkoa eman zioten eta honela natur zientzien inguruko museo txikihau zabaldu zen. Honi esker, bilduma zaletuen zerbitzura dago etaikasleentzat lagungarria izan daiteke. Bestalde, museoa egoteakbilduma osatzeko motibazioa bultzatzen du. Izan ere, museoa gaurkotubeharra dago lehenago ere bisitatu dutenek itzultzeko arrazoirik izandezaten eta ezagutzen ez dutenak etor daitezen.
Mineralogi eta Astea helburu honekin jaioko zen…
Hala da, bai. Bisitariak erakartzeko urtean zehar zenbait ekintzaantolatzea pentsatu genuen udaleko arduradunek eta familiakook.Azkenean, urtean zehar ekitaldi txiki ugari antolatu beharrean,gaiaren inguruko kultur aste bat antolatzea erabaki genuen eta halajaio zen. Ederrena pilotalekuan hasi ginen Urretxura ekarri genituenzenbait lagun bildumazalerekin eta lehen urteetan salerosketa etatrukaketa bera baino garrantzitsuagoa zaletuen artean bizi zen giroona izan zen. Giro honek bizirik dirau, baina salerosketa etatrukaketa oso garrantzitsuak bihurtu dira. Egun herrialde askotakojendea etortzen da eta azokara etortzeko eskaera egiten duten guztiakgonbidatuko bagenitu, hiru pilotaleku beteko genituzke. Bestalde,azken urteotan gainontzeko ekitaldiek (hitzaldiek, txangoak,haurrentzako parkeak…) garrantzi handia hartu dute eta egunpilotalekuko feria kenduko bagenu ere, asteak biziraungo luke.
Zeintzuk dira aurtengo astearen berrikuntzak etaegitarauan zer azpimarratuko zenuke?
Helburua jendeari erakargarriak egingo zaizkion ekintzak antolatzeadenez, iradokizunei erantzuna ematen saiatzen gara. Iaz irakasle batbi umerekin etorri zen hitzaldi batera eta ea haurrentzako hitzaldiakzergatik ez genituen antolatzen esan zigun. Hitzaldietara azkeneanadituak soilik joaten direla kontuan harturik, ideia ona zela irudituzitzaigun eta aurten Ernesto Santidrian gasteiztarrak ikasleeieskoletan ikus-entzunezkoez lagundurik hitzaldi bat eskainidie. Aurtengo egitarauko azpimarragarriena, berriz, Eugiko meategikomagnesiten erakusketa da. Izan ere, erakusketa honetan duela gutxiarte sailkatu gabe zeuden bi magnesita ale dira ikusgai:bariosinkosita eta minyulita. Azken hau irakasle suitzar batekAustralian topatu eta nafarrek baino pixka bat lehenago sailkatuzuen, bestela “eugita” izena izango luke. Bestalde, oraindiklortu ez dugun arren, datozen urteetarako asmoa Atapuercakoaztarnategian lan egiten duen Arsuaga hitzaldi bat ematera ekartzeaeta ondoren bertara txangoa egitea da.
Mineralen mundua herrian ezagutarazteko lan egiteazgain, zure ogibidea ere baduzu…
Aitak bildumazaletasuna zein gustura bizi zuen ikusita, ni ere zaletuegin nintzen. 84an zuzenbide ikasketak utzi eta zaletasuna ogibidebilakatzea erabaki nuen. Erabaki arriskutsua izan zen, baina aurreraegitea lortu nuen. Bildumazaleei salmentak eginez ez dago bizitzaaurrera ateratzerik, beraz mineral eta fosilak apaingarri bezalaerabili ditzaketen erosleak bilatzeari ekin nion: opari-dendak,bezero eta langileei opariak egiten dizkieten enpresak, mineralbildumak faszikuluka saltzen dituzten argitaletxeak… Apaingarribezala erabili behar direnak diseinatu eta moldatu ere egiten ditugu.Batek baino gehiago galdetu dit ea harriak saltzea ogibide izandaitekeen eta niri hau ulergaitza izatea komeni zaidala erantzutendiet: jende gehiagok honetatik bizi daitekeela usteko balu,konpetentzia handiagoa izango bainuke (barreak). Ez, bestelanbideetan adina konpetentzia dago, baina honetatik bizitzen hasteazaila da, mineralen ezagutza zabala behar baita. Nik neure kabuz etazenbait ikastaro eginda ikasi dut, baina emazteak gemologia ikasiberri du eta egun nik baino gehiago dakiela onartu beharra dut.
Bildumazaleei ere saltzen al diezue?
Bai, baina gure salmenten ehuneko hamabosta soilik suposatzen dutehauek. Bildumazaleei ale bereziak eta balio berezikoak saltzendizkiegu, urrunetik ekarriak. Hemengoak bertan lor ditzakete, bainaurrunekoak lortzeko bertara joan beharko lirateke eta oso garestiaterako litzaieke. Guk mineralak meategietan lote handietan erostenditugunez, beraiek aleka baino askoz merkeago erosi ditzakegu etabidaia errentagarria zaigu. Dena den, bildumazale asko oporretanmeategiak dauden tokietara joaten dira mineralak erosteko.Bildumazaleok oso jende berezia gara, bildumako aleren bat lortzekosekulako ahalegina egiteko gai gara eta trukaketan aritzen osoohituak gaudenez hau oso gustukoa dugu. Azkenaldi honetan, adibidez,bildumazale batzuengandik argazki kamera digital bat eta furgonetanbertan lo egiteko prestatzea lortu dut mineral batzuen truke.