Azken hiru urte hauetan Mari Carmen eta Mari Josek dute Kortakoardura. Tarte honetan berrikuntza batzuk egin dituzte: lokalatxukundu, euskararen presentzia areagotu…. Azken honetanZintzo-Mintzorekin batera ari dira lanean eta egindako ahaleginenemaitzak batez ere bezeroekiko harreman idatzian nabari dira: Kartan,fakturan, letreroetan…
Etxeko sukalde goxoa eta giro atsegina dira jatetxe honen aurkezpenikargiena. Hortik aurrerakoa ezagutzeko gonbidatuta zaudete.
Kortako sagar-erreak:
Osagaiak:
- 8 Errezil-sagar handi
- 50 gr. gurin
- 100 gr. azukre
- Ezti basokada bat
Sagarrak garbitu. Goiko zatia eta mutxikina kenduondoren labeko bandejan jarri. Mutxikinaren hutsunea gurina etaazukre goilarakadatxo batekin bete. Bandejan ur pixka bat jarri etatenperatura ertainean 40-60 minututan labean erretzen eduki. Sagarrakmahaira atera aurretik, eztia maria bainuan epeldu eta sagarreigainetik bota.