Duela hiru urte hilabete batzuetarako Londresera joatea erabaki zuen eta bertan hiru hilabete eman zituen hoteletan lan egiten.
Badira ia bi urte Nagore The Intrepid Fox tabernan lanean ari dela, taberna zabaldu zenetik, eta bertan jarraitzeko asmoa du. Izan ere, lantegi pare batean lanean ere hasi zen, baina bi alditan egun gutxira utzi egin zuen. Goizean goiz jaiki eta bertan sartua egotea ezin omen du jasan.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Ez nuen horretan pentsatzen.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Lo egitea, zakurrarekin paseatzea eta zinera joatea. Ahal dudanean (oso gutxitan) parranda egitea ere bai.
-Bizitzeko toki bat?
Edozein herri txiki.
-Zein da eskatu dizuten edaririk bitxiena?
Edari bitxi asko eskatzen dituzte. Behin txanpan, Coca-Cola eta kiwiaz osatutako “matxakaua” eskatu zidaten eta izena ere bazuen. Beraiek jarria izango zen…
-Zeintzuk dira tabernaria izatearen alde on eta txarrak?
Alde ona, ez dudala lantegi batean lanik egin behar . Izan ere, denbora librea dudanean ere tabernatan egoten naizenez, ez da lan egiteko leku txarra. Alde txarra, zenbait jende jasan beharra da.
-Zer nahiago duzu, taberna zabaltzea ala ixtea?
Zabaltzea nahiago dut, bestela gauean etxera beranduegi joaten naiz eta lo gehiegi egiten dut.
-Nola egiten diezu aurre jasangaitz jartzen diren mozkorrei?
Irribarre eginez eta lanean jarraituz.
-Zein da lan egiteko gehien atsegin duzun jai eguna?
Gabon gauean gustura lan egingo nuke.
-Nongo festak dituzu gustukoen?
Festa guztiak atsegin ditut Donostiakoak ezik.
-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Inor ez bereziki.
-Norekin pasatuko zenuke asteburu bat?
Nere lagun Teresa eta Mirarirekin, aspaldian ez gara elkarrekin egon eta.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Berdin zait.
-Egindako azken oparia?
Katu bat.
-Eta jasotakoa?
Camelaren CDa.
-Data bat?
Aste hau, jai izan baitut.
-Mutil izen bat?
Asier.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Egunkari guztietako gurutzegramak egiten saiatzen naiz, baina irakurri Gara bakarrik.
-Gustuko telebista saioa?
Goenkale.
-Bereziki gorroto duzuna?
Gainontzeko telesail guztiak.
-Liburu bat.
Capitanes de la arena.
-Filme bat.
El bar Coyote.
-Gustuko abestia?
Sobrevivire.
-Soinu bat.
Ez zait bat bereziki atsegina egiten.
-Usain bat.
Asko.
-Ukitzeko…
Leuna den edozer.
-Janari bat.
Patata duen edozein, baina beste asko ere bai.
-Ura ala…
Cacique kubata.