Aurreko diskoan Estitxuk abesti gutxi batzuetako hitzak soilikidatzi zituen eta lan hau egiten zuen lehen aldia zenez, jendearigustatuko ote zitzaion beldur zen. Oraingoan, berriz, askoz ereerosoago aritu omen da, “oraingo honetan errazago osatu ditutabestietako hitzak eta horretarako inguruko jendeari gertatutakoetan,beste abesti batzuetan, filmetan… oinarritu naiz”.
Lehenengo diskoaren grabaketak eta azken urte honetan lortutakoesperientziak beraz izan dute eraginik bigarrenean, “niri kaleratuberri dugun diskoa lehenengoa baino gehiago gustatzen zait, bainalehenengoaren arrakasta izan da bigarrena grabatzera bultzatugaituena. Gainera, lehenengoa kaleratu genuenean UGA talde berria zeneta ezagutzera eman ginenerako kontzertuetarako kontratugehienak sinatuak zeudenez, uda, disko berria grabatzekoaprobetxatzea erabaki genuen”.
Bigarren diskoaren ostean kontzertu gehiago eskaintzea espero duEstitxuk: “udaletako arduradunei gure eskaintza gustatuzitzaien, baina ordurako udako kontzertuetako kontratuak sinatuakzituztenez kontzertu gutxi eskaini ditugu. Dena den, datorren urteankontratatzeko asmoa erakutsi zuten. Kontzertu gehiegi eskaini ezditugun arren, komunikabideetan azaltzeak taldea ezagutzera ematenlagundu digu. Sorginen Laratzan, Goenkalen, KTM saioan… izan gineneta irratietan ere askotan jarri dituzte gure abestiak. KlaudioLanda, adibidez, oso ondo portatu da gurekin eta Sorginen Laratzanizan ginenean eskerrak eman nizkion. Oraingoan ere disko berriarenaurkezpen kanta den “Hau da gaua” sarritan jarri du EuskadiGaztea irratiko bere saioan”.
Komunikabideetan hainbestetan agertzeak Estitxu ezagun samarbihurtu du, baina ez du uste ospea hainbesterako denik “noizeanbehin haurren batek edo gazteren batek kalean edo tabernetan nagoelaezagutzen nau, baina ez da itogarria. Nire burua hasberritzat dutoraindik eta ikasteko asko dut. Nire asmoa momentuko egoeraaprobetxatzea da eta taldeak arrakasta duen bitartean jarraitzekoasmoa dut. Urtetako karrera egin badezaket, ba aurrera, eta bestelaere ez da ezer gertatzen.”