Itziar Ormategik argi zuen medikuntza ikasi nahi zuela, horidela eta, Leioan ikasterik ez zuenez Bartzelona aldera abiatu da.“Bartzelonara joan beharra nuela jakin nuenean oso ondo hartu nuen,dena aldatu eta bizitza berri bat hasteko gogoa bainuen, bainajoateko eguna heldu ahala damutzen hasi nintzen, beti oso etxezuloaizan bainaiz”. Dena den, berehala moldatu da eta oso gustura dago unibertsitateak bere ikasleei alokatzen dien pisuetako batean lauikasle kataluniarrekin batera, “etxeko lan guztiak guk egitenditugu eta arropa garbitzeko zerbitzu bat dagoen arren, oso garestiaateratzen denez, eskuz garbitzen dut. Etxeko lanen banaketa oso ondoantolatua dugu, baina pasta eta arroza jateaz nazkatzen hasianago…” Asteburuetan pisuan bakarrik geratzearena da okerrendaramana eta printzipioz etxera zubiak dauden asteetan itzultzekoasmoa du, astero bidaia egitea oso garestia bailitzateke eta denboraasko galduko bailuke. Kataluniara joan denez eta gainera ikasgaibatzuk katalanez dituenez, hizkuntza hau ikasten ari da. Bere ustez“jendeak katalana ikastea oso erraza dela esaten dizu, bainagazteleraz ere nahiko trakets moldatzen naizenez, lehenengo egunetania tutik ere ez nuen ulertzen. Dena den, pixkanaka ikasten ari naiz.Pisukideek nirekin gazteleraz hitz egiten dute, baina hemendikgutxira beraiekin katalanez hitz egin ahal izatea espero dut”. Itziar etxetik hain urrunera joan denez ikastera, hasieranbakar samar aurkitzen zen “Unibertsitatera heldu nintzenean ez nueninor ezagutzen eta lehen egunetan nahiko gaizki pasa nuen. Gaineranobatadak egin zizkiguten eta ez zen batere atsegina izan”.Ikasketei dagokienez, ikasturtea nahiko gogor hasi dutela uste duItziarrek “hiru aste besterik ez daramatzagu eta ikasgai batamaitu dugu jada”.
Mikel Igarza giza zientziak-enpresa ikasketak egitera joan daEskoriatzara eta berehala moldatu da egoera berrira: “ikaskideakelkar ezagutzea gehiago kostako zitzaigula uste nuen, baina lehenengoegunetik klaseko asko elkar ezagutzen hasi gara eta hurrengoasteetarako bi afari antolatu ditugu jada”. Ikasketei dagokienez,Itziarrek ez bezala, nahiko lasai hasi dituztela uste du “lehen aste hauetan ezer gutxi egin dugu. Zenbait ikasgaitan ezdakigu oraindik zehazki ikasturtea nondik nora joango den. Hala ere,badakit ikasturteak aurrera egin hala gauzak zailago jarrikodizkigutela”. Mikel lehenengo aste hauetan autobusez joan daEskoriatzara, baina orain pisu bat alokatu du beste bi lagunekin“Hasieratik pisura joan nahi nuen eta gurasoak ados zeudelazirudien, baina egunero Eskoriatzara zihoan autobusa zegoela jakinzutenean iritziz aldatu zuten. Hori dela eta, autobusez joaten hasinintzen, baina gero eta gogorragoa egiten ari zitzaidan, hamaika etaerdietan bazkaldu beharra bainuen. Azkenean gurasoek pisura joatenuztea lortu dut. Momentuz gustura nago, ez damutzea espero dut.Pisuan hiru lagun egongo gara eta elkarbizitzak bere komeriak izanohi dituen arren, gure artean arazorik ez egotea espero dut. Janariaprestatzen ikasteko asmoa dut eta printzipioz arropa bertangarbitzeko asmoa ere bai. Izan ere, pisura joatearen arrazoietako batnire kabuz bizitzeko gai naizen ikustea da”.
Maialen Baez ere Eskoriatzan ikasten ari da, magisteritza hainzuzen ere, baina bera egunero autobusez joaten da klasera eta halajarraitzeko asmoa du “hasieran oso gogorra egiten zitzaidan egunerogoizeko 6etan jaikitzea, baina pixkanaka ohitu egiten zara eta orainbidaia lotan egiten dut. Ez dut pisua hartzeko beharrik ikusten etagainera Eskoriatza ez da bertan bizitzeko bereziki erakargarria”.Unibertsitatera joatean giro berezia topatzea espero zuen, bainaEskoriatzan ez omen dago halakorik: “Eskoriatzan magisteritzako etagiza zientziak-enpresako ikasleak soilik gaude eta beraiek klaseakarratsaldez dituztenez eta guk goizez, oso ikasle gutxi elkartzengara bertan eta ez dago unibertsitate girorik”. Eskoriatzanunibertsitate girorik ez dagoen arren, Maialen eta bereikaskideek hasiberriei egiten zaien iseka jasan behar izan dute“mahai batzuetara igotzera behartu gintuzten eta gero bestemailatakoek arroza eta makarroiak botatzen hasi ziren. Beste behin 3.mailako ikasle batek praktika moduan guri klaseak eman beharzizkigula esan zigun. Hau itsuei buruz hitz egiten hasi zen etaberauek nola sentitzen diren jakiteko zapi bat begietan jarri etapasilora atera gintuzten. Bertan beste mailatakoak genituen zainbarre batean”.
Unai Usabiagak enpresa-ikasketak hasi ditu Donostiako DeustukoUnibertsitatean. Itziar Bartzelonara joan zenean bezala,klasera iristean ez zuen inor ezagutzen, “heldu nintzeneanbakoitzak bere taldetxoa zuen eta nahiko bakarrik sentitzen nintzen.Baina kurtsoa hasi aurretik ikastaro bat egin genuen eta bertantaldeko lan ugari egin genituenez lagunak egiteko aukera bikaina izanzen”. Unai oraingoz trenez joaten da egunero klasera bainabere asmoa pisu batera joatea da “gurasoei pisura joan nahi nuelaesan nien baina ez zidaten utzi; nota onak ateratzen saiatuko naiz,ea horrela pisu batera joaten uzten didaten. Oraingoz eguneroetxera itzultzen naizenez, herrian bertan gidatzeko baimenaateratzeko aprobetxatzen ari naiz”.
Ane Antia ingeniaritza ikasten ari da Arrasaten eta eguneroautobusez joaten da bertara Maialenekin batera. “Praktikakurtarrilean hasiko nituela uste nuenez, nire asmoa kurtso hasieranbertako girora moldatu eta urtarrilean pisua hartzea zen. Bainapraktikak orain hasi ditugu eta autobusez joatea nahiko neketsuaegiten ari zait etxera oso berandu eta ezertarako gogorik gabeiristen bainaiz. Gurasoak pisua hartzearekin ados zeuden hasieratiketa ez dakit ziur azkenean zer egingo dudan”. Unibertsitateanikasleen artean adiskidetza giroa berehala sortzen zela esan ziotenarren, bere klasean behintzat ez omen da halakorik gertatu: “bakoitzabere ezagunekin egoten da eta talde itxiak egin dira. EskerrakUrretxu eta Zumarragatik ere gutxi batzuk joan garen eta guretaldetxoa osatu ahal izan dugun”.