Hasiera batean Santa Lutzitako feria Ezkioko Santa Lutzia baselizareninguruan burutzen zen. 1726an Iruñeako Gotzaiak Ezkiorabisitaldia egin zuen eta feriak irauten zuen egunetan, beste lekurikezean, Ezkiora joandako gizonak eta emakumeak gaua baseliza barruanigarotzen zutela jakin zuen. Honek “ohitura onak” arriskuanjartzen zituela eta, gotzainak feria hau debekatzea eskatu zienGipuzkoako Batzar Nagusiei eta hauek hala egin zuten.
Hau ikusirik, Urretxuko zenbait bizilagunek feria Urretxun ospa zedineskaera luzatu zuten eta Felipe V.ak baimena eman zien. 1727an feriaUrretxun ospatzen hasi zen feria abenduaren 8an hasten zen eta 13anbukatu. XIX. mendearen erdialdera arte feriako postu guztiak Urretxunjartzen ziren, baina garai hartan zenbait postu Zumarragan kokatzenhasi ziren. Urretxuarrak kexu ziren, baina feria batik bat Urretxukoaldapan burutzen zenez, pixkanaka-pixkanaka gero eta postu gehiagoaldapatik hurbil dauden Zumarragako kaleetan kokatzen hasi ziren.
Zumarraga postuak kokatzeko gero eta leku hobeak eskaintzen hasi zeneta mende honen erdialdean ganadu feria Urdaneta kalera pasa zen.1979an ganadu feria geltokietako gunera eraman zuten, baina 1987anErtzaintzaren koartelaren eraikitze lanak zirela eta Urdaneta kaleraitzuli zen.
Egun ganadu feriak bertan kokatua jarraitzen duen arren, artisauenpostuek eta lehiaketa ezberdinek bi herrietako kale nagusiak hartzendituzte.
Feriako protagonistak
Urretxuar eta zumarragar guztiontzat Santa Lutzia jaigiroan pasatzen dugun egun oso berezia da; baina euren ganadua,nekazal produktuak eta artisau lanak feriara ekartzen dituztenherritarrentzat zerbait gehiago ere bada egun hau. Beraien lanarenberri izan eta egun hau nola bizi duten jakiteko Jose LuisZabalo abeltzainarekin eta Edurne Astigarragaartisauarekin hitz egin dugu.
Edurne Astigarraga azkoitiarraEstatu Batuetan eta Alemanian lanean aritu zen oso gaztetan.Herrialde hauetan loreak lehortzeko zaletasuna zutela ikusi zuen,berak ere ikasi eta Euskal Herrira itzuli zenean loreak lehortzeaogibide hartu zuen. Duela 10 bat urte Agiñako Martimuñobaserria eta inguruko lurrak erosi zituen eta bertan ondorenlehortzeko erabiltzen dituen loreak landatzen ditu. Osoriklehortutako lorekin erramuak egiten ditu eta prentsatutakoekinkoadroak osatzen ditu.
Kanpotik ekarritako ohitura izanik, zu izango zaraloreak lehortzen hasi zinen lehenengotakoa…
Nik orduan beste lan bat ere banuen eta ama joaten zen azoketara.Hasieran zenbait jendek ez zituen gustuko, izorratutako loreak zirelabaitzioten, baina poliki-poliki jendea ohitzen joan zen eta lehenurteetan oso erraz saltzen nuen eramaten nuen guztia. Gero hemengolorategiak ere lore lehorrekin lanean hasi ziren eta zenbaitloradenda kanpotik ekarritako lore lehorrak saltzen ere bai. Denaden, gehienek lore lehorrak ez dituzte eurek ekoizten, lan handiaematen baitu. Nik, ordea, etxe inguruan 3000m2ko lorategia dut etanegutegien zalea ez naizenez urtaro bakoitzean unean uneko lorekinlan egiten dut. Bestalde, loreak tindatzearen zalea ere ez naiz,berezko kolorea askoz ere politagoa baitute.
Lora guztiak ez dira berdin lehortuko…
Hala da, bai. Ez dut irakaslerik izan eta frogak eginez, lorabakoitzak lehortzeko modua erakutsi dit. Zelosiek 40 egun behardituzte eta berotasun handirik ez, betibiziak txurtanetik moztu etagalbahean jarri behar dira haizea goitik zein behetik har dezateneguzkitan edo sutondoan, izpiliku (labanda) erramuak buruz beherajarri eta aste betean lehortzen dira… Lore guztiak ondo lehortubehar dira, bestela kolorea galtzen dute, lorea itxi daiteke, lizunduegin daitezke… Lehortu ondoren ere, etxeetan hezetasunetik urrunjarri behar dira.
Edozein lora lehortu al daiteke?
Bai, baina gladioloek eta orkideoek, adibidez, lan handia ematen duteeta azoketan saltzeko oso garesti aterako liratekeenez ez du merezi.Honelakoak etxerako soilik lehortzen ditut, kapritxo moduan.Bestalde, lora guztiak ezin dira hemengo lurretan landatu eta hemenegokien moldatzen direnekin lan egiten dut.
Feria askotara joaten al zara loreak saltzera?
Lehen larunbatero Donostiara joaten nintzen, baina aurten joateariutzi diot. Izan ere, haurrak, loreak lehortzeak eta Goimenen ekimenezbaserrian bertan eskoletako haurrei eskaintzen dizkiedan ikastaroekdenbora asko kentzen didatenez astean zehar, larunbata jai hartzendut. Orain igandeetan joaten naiz artisau ferietara. Lehen azokahandietara eramaten nuen guztia saltzen nuen, baina egun postugehiegi gaudenez gutxiago saltzen da eta hauetara joateari utzi diot.Artisau ferietara erosteko asmoa duten zaletuak joaten direnez,hauetara joatea nahiago dut.
Santa Lutzitara, ordea, oraindik joaten zara…
Bai, herrikoa baita eta artisauok elkarren ondoan egoten garenez,artisau-tza lanen bat erosteko asmoa dutenek errazago baitute. Duela10 bat urte hasiko nintzen Santa Lutzitara etortzen, loreak lehortzeaogibide bakarra dudanetik, eta egunean bertan asko saltzen bada ere,herritarrek herrian bertan lora lehorrak eros ditzaketela jakindezaten balio dit.
Jose Luis Zabalo jaiotzez EzkiokoMendizabal baserrikoa bada ere, egun Zumarragan bizi da.Baserritarrak izanik, familian txikitatik izan dute abereekinharremana eta Jose Luisen bi anaiak artzantzan aritzea erabakizuten. Jose Luis behorren eta zaldien salerosketan dabilaspalditik, nahiz eta Korta baserrian alokatuta duen ikuiluan behieta asto batzuk ere badituen.
Zenbat buru dituzu?
Hogeita hamarren bat behor ditut eta hogei bat zaldi. Moxalak etazaldiak haragitarako saltzeko izaten ditut eta behorrak umetarako.Pottoka gutxi batzuk ere baditut, batik-bat bertako arrazadelako, hain animalia txikia izanik haragitarako salduz irabazihandirik ez baitute ematen eta lan handia, ordea, bai. Bestalde, astoeta behi batzuk ere baditut. Astoak pinudiak garbitzeko oso onak diraeta horretarako erosten dizkidate.
Non izaten dituzu?
Udan Korta baserriaren inguruan, Argixaon, ditudan lurretan izatenditut eta negu aldean Korta baserrian eta Tolosaldean, Erniomendipean, alokatuak ditudan kortetan izaten ditut.
Ferietan egiten al dituzu salerosketak?
Noizean behin soilik erosten dut abelbururen bat, eta ez dut ferietanerosten bururen bat saltzeko asmoa dutela esaten didaten ezaguneibaizik. Saldu, berriz, ferietan saltzen dut gehienbat. Iruñeko,Lizarrako, Altsasuko, Mirandako… ferietara joaten naiz eta bertanbalentziar eta kataluniarrei saltzen diet batik-bat. Dena den,salerosketa kontu honetan urte dezente daramatzanez, zenbaitetaninguru haietako bezeroek deitu egiten didate eta behar dutena badutkamioiarekin etorri eta zaldi mordoxka bat eramaten dituzte.
Zer dela eta balentziarrak bezerorik onenak?
Hemen ez dago zaldi haragia jateko ohiturarik eta Goierrikoharategietan ezin da salgai aurkitu. Nire ustez zaldi haragiatxahalarena bezain ona da jateko eta gainera grasa gutxiago du.Harategietan salgai jarriko balitz hemen ere gehiago jango litzake,baina hala ez denez zaldi haragia jateko ohitura duten balentziar etakataluniarrei saltzen dizkiegu zaldiak. Dena den, lehen balentziarrekganadu gehiago erosten ziguten baju samarra den Euskal Herrikoganadua laranjondoen azpian kabitzen zenez, laranjak biltzekoerabiltzen baitzuten. Baina azkenaldian makinariak ganadua ordezkatudu eta orain haragitarako saltzen diegu batik-bat. Bestalde,Balentzian hemengo idi-proben antzekoak egiten dituzten zaldiekinhondartzetan eta horretarako ere erosten dizkigute.
Estatutik kanpoko abeltzainak ere etortzen al diraEuskal Herrira zaldiak erostera?
Urte batzutan Poloniako ganaduak Italiako mugak itxita izan ditu etaitaliarrak etorri izan dira zaldiak erostera. Bestalde, urte parebatean frantses asko etorri ziren behorrak erostera eta behorrik gabeutziko zigutela zirudien, baina behar adina erosi eta etortzeari utzizioten.
Ferietako lehiaketetara ere aurkezten al duzuganadua?
Santa Lutzitako lehiaketan soilik. Duela hiru urte pottokekin sariairabazi nuen eta urte batzuk lehenago behorrekin ere bai, baina SantaLutzitatik kanpo saltzera soilik joaten naiz.
Bertakoa izanik Santa Lutzi feria oso berezia izangoda zuretzat…
Hala da, 59 urte ditut eta azken 50 urteotan urtero izan naiz SantaLutzi ferian. Bestalde, ganaduarekin lanean nabilenetik urtero eramandut ganadua. Aurten ere 20-30 bat buru eramango ditut.
Inguruotan ganaduarekin tratuan oso lagun gutxizabiltzate, zer dela eta?
Pinu asko sartu direnez ez dago ganaduarentzat tokirik eta ez dabatere inguru ona ganaduarekin lan egiteko. Lehen ganaduak Argixaoeta Izazpi aldean bazuen ibiltzerik, baina orain pinuak eta pistakbesterik ez daude. Zaldi haragia jateko ohiturarik ez dagoenez etamakinariak zaldien lana egiten duenez gainera, betidanik ganaduarekinibili garenok ohiturari eutsi diogu, baina ganadu oso gutxi zutenekutzi egin dute. Nafarroa aldean, ordea, ganaduak askoz ere lekugehiago du eta indar gehiago du.