Aizeak indartsu jotzen ditu bazterrak
Arro-arro mugitzen ditu zugaitzak
Txistuka pasatzen ditu mendiko ardatzak
Barrendiolako urtegian ere uzten ditu olatuak…
OSTRO bat erorita lurren…
Udaberrian ikusi zitudan jaiotzen
Kolore-pepita indartsuak segidan ikusten
Piztuera bizia somatzen…
Udaran txoriak mokoka jolasen
Keizpea ere egiten zenuen
Ainbat eguzki eta euri artu ondoren
Gau eta egun pasa zenituen…
Ixilik, aize erasoak
Ixilik, egun eguzkitsu eta euritsuak
Ixilik, gustora izadiaren arabeeran… aginduak…
Ikusi zaitut, irriparrez, eguzkin indarrez,
Ikusi zaitut, negarrez, euri jasan tantaz, malkoz,
Sortaldeko egun sentiaz, eguzki printzak, argituz,
Ikusi zaitut, dizdiratxu, indarrez, kolorez,
Sartaldeko laño beltzakin tamalez eta dolorez,
Ikusi zaitut, Aizkorriko trumoi eta tximistan bildurrez,
Ikusi zaitut, alai txoriakin jolas-kantuz, umoretuz,
Egun aizetxu batek bota zaitu udazkenean
nere begien bistan
koloreak ere aldaturik bat batean
il zera izadiaren arabeeran
aize zakar batek eraman nere aurrean…
Etzaitut geiago ikusiko, Ai!! erraietatikan min, negarrean
IKASI DET, ZER ZERAN… eta ZER GERAN…
ZU IZADIA… BERRIZTUKO ZERA UDABERRIAN…!
KUKUAREKIN KANTARIKAN!
ETA GU…?
IGARALDE BASERRIA
Estanis Agirre