Fernando Madinabeitia
Nahiz eta autoa gutxitan erabiltzen dudan, prezioarenetengabeko igoera nabari dut. Kotxea oso gutxitan erabiltzen dudanezeta herrian oinez ibiltzen naizenez, ez dut autoa gutxiagotan hartzeapentsatu.
Exoxi Arrazola
Gasolindegira joaten naizen bakoitzean deposituabetetzen dut eta geroz eta sarriago joan beharra dut gasolindegira.Gutxiago gastatzeko zenbait lagun elkarrekin joaten gara lanera.
Lourdes Ortiz
Tolosaraino joan beharra dut egunero lanera eta prezioaetengabe igotzen dutela nabari dut. Kotxea erosoagoa denez, trenezjoateari utzi nion, baina beharbada berriro trena hartzen hasibeharko dut.
Ibon Leunda
Nire ustez garraio publikoak gehiagotan erabiltzen hasibeharko ginateke. Nire inguruko jendea ere autoa gutxiagotanerabiltzen hasi dela ikusi dut.
Pedro Armendariz
Igoera nabari da bai, orain 3000 pta. bota eta deposituaoso gutxi betetzen da. Garraiolariek protestak egin dituzten arren,ez dute ezer lortu eta nire ustez denok ados jarri beharko genukegarraio publikoa erabiltzeko.
Marta Lopez de Gauna
Autoa ez dut erabiltzen eta beraz, nik ez dutsalneurrien igoera pairatu. Dena den, inguruko jendea kexu da. Denokautoa erabiltzeari utzi beharko genioke, gasolinaren prezioa jaistealortu arte.