Euskararen normalkuntza bidean gainditu beharreko trabak eta jorratubeharreko bideak zeintzuk diren planteatzerakoan, merkataritzaagertzen da: Alde batetik, euskararen egoera asko hobe daiteke; etabestetik, merkataritzaren inguruan sortzen diren harreman kantitateahandia da (taberna, denda, jatetxe…).
Merkataritzaren inguruan izaten dira bizitza arrunteko harremanak.Harreman horiek zein hizkuntzatan gauzatzen diren esanguratsua izanohi da hizkuntza baten osasunaren diagnostikoa egiterakoan.
Zintzo-Mintzok bide horri ekin zion. Helburua,establezimenduen interesa eta Zintzo-Mintzorena batzea da.Establezimenduen interesa zerbitzu gero eta hobea eskaintzea da, hauda, bezero bakoitzarentzako aproposena den zerbitzua eskaintzea da.Hor zerbitzua bezeroak nahi duen hizkuntzan eskaintzea sartzen da.Bezeroa da gakoa. Merkataria bezeroaren eskariak mugitzen baitu.
ZINTZO MINTZOREN MERKATARITZA EUSKALDUNTZEKOPLANA
Plan honetan 11 establezimenduk hartzen dute parte: Aldapa, Aldiripolikiroldegiko taberna, Balentiña, Ederrena, Etxaburu,Ezkiotarra, Etxe-Azpi, Iburreta, Kabia, Korta eta Santa Barbara.
Gaur egun, batez-beste %30,09ko euskalduntzea dute. Portzentaia hauplana iazko ekainean hasi zenetik %7,09 hazi da.
Honek esan nahi du establezimendu horietan, neurri desberdinetan,euskaldunak zerbitzua euskaraz jaso dezakeela. Hau lortzeko egindiren ahaleginak estimatzeko eta bide honetatik aurrera jarraitzekomodurik onena zerbitzu hori erabiltzea da.