Bazen herri hartan Labeaga izeneko kale bat eta harexen erdianaurkitu zuten Olentzero txapel handia, umez inguratuta, gurasomordo bat irribartsu begira zuela, andereño ponpoxakbaserritar jantzita atzera eta aurrera gozokiak banatzen ari zirela,asper-asper eginda zegoen astoaren gainean. Hemen dago! Hemen dago!egin zuen oihu semeak, pozez zoratzen, Olentzerok ez zuelakale egin eta. Eskutitza emango al diot? galdetu zion aitari, etabai, emaiok. Ume artean aurrera egin zuen aitak, ez kosta gabe, eskubatekin semeari tiraka eta bestearekin bidea irekiz. Olentzerorenganaailegatu eta “nola duzu zuk izena?”, “Ander”, “txintxoaizan al zara?”, “bai”, “ekarri, ekarri, gutuna, ea eskatutakodena ekartzen dizudan”. Beno, eguneko lanik garrantzitsuena egindiagu, esan zion bere buruari aitak, semeari oinetakoaren lokarriaklotzen zizkion bitartean.
Berriro atzeraka egin zuten aita-semeak, beste ume batzuei tokiaegiteko, haiek ere begiak ilusioz beteak, batere zerikusirik ezastoaren begiekin, “ez zaidak egun hauxe motza egin behar” esatenbaitzuten honen begiek, astoen begirada irakurtzen dakienarentzat.Labeagan aurrera zihoazela, aitaren lagun bat azaldu zen, hura alabalepo gainean zuela, hura ere Olentzeroren bila: “Baina hauez, e!, guk geurea zeukeagu. Zumarran ibiliko duk orain» etapresaka aldegin zuen lagunak, alabatxoak bi eskuekin begiak tapatzenzizkion arren, gogor heldu beharra baitzuen eroriko ez bazen.
Bazen herri hartan Aldapa deitzen dioten ingurua eta hara iritsiazelarik gure aita-semeren Olentzeroren prozesioa, hara nontopo egin zuten beste prozesio batekin, beste Olentzerobatekin, beste asto batekin, beste andereño batzuekin. “Aita,aita, hor beste Olentzero bat dago! Horri ere eskutitza emannahi diot!” Glup. “Beno, eskutitz bakarra idatzi degu, bainanahikoa da, maitea, Olentzerok hartu du”. “Baina hau ereOlentzero da, honen opariak ere nahi ditut”. Jode. Batekinnahikoa ez eta bi, ihes egin dezagun hemendik beranduegi baino lehen.Aita- semeak bidegorritik abiatu ziren, aitak periodikoa eta ogiaburuan, semea bi Olentzero nola egon daitezkeen ulertu ezinda,eskutitz bakarra idatzi izanagatik eta hain gaizki informatutaegoteagatik haserre bizian.
Zumarragako plazarako zubi parean zirenean, hara non somatu zuensemeak beste prozesio bat zihoala zubiaren beste aldean. Alferrikberandu zela esatea, amatxo luze iritsita egongo dela, mugitu beharradaukagula. “Aitatxo… hor beste Olentzero bat dago” Egiaberdaderoa. Bere bizar, txapel eta asto, hor dabil hirugarrenbizardun alua, hau ere umez, gurasoz eta andereñoz inguratuta.“Hau al da egitako Olentzero, aita?” Glup. “Keba,lehengo bera da hau” “Ez, aita, gezurretan ari zara, asto hauzuria da eta besteak beltzak ziren, gezurretan, gezurretan…!”.Hura zen komeria, hura. Aita zer esan ez zekiela geratu zen, bainabeste guraso guztiei ere berdin gertatuko zitzaiela pentsatu zuen,berak bezalaxe beste inork ere ez zuela ulertuko herri hartanOlentzerorekin gertatzen zena, eta horixe izan zuenkontsolamendu bakarra etxe aldera bixi-bixi alde egiten zuenbitartean, umea lepoan hartuta, lurrean etzan eta ez zela handikmugituko oihukatu baitzuen.
Hori bai, hurrengo urtean Olentzeroz ahaztu eta semea ErregeMagoak ikustera eramango zuela deliberatu zuen, umetan bere gurasoekbera eramaten zuten bezala. Hiru ikustekotan, Gaspar, Meltxor etaBaltasar nahiago hiru Olentzero fotokopiatuta baino. Etaakabo.
Gotzon Aranburu