Nolatan hasi zineten Asteburu Mikologikoa antolatzen?
Elkartean mendizale asko gaude eta mikologiaren inguruan zerbaitantola-tzea ideia ona zela iruditu zitzaigun. Horretarako ordurakolan horietan urte batzuk zeramatzaten Tolosako Amaroz eta LegazpikoLekanazpi elkartekoekin harremanetan jarri ginen eta antolaketanlehen pausuak ematen lagundu ziguten. Beasaingo Imaz anaiekberaietako bat hil zen arte eskaini ziguten laguntza ereazpimarratzekoa da. Bestalde, bildutako perretxikoak sailkatzekoorduan Aranzadikoek urtero eskaintzen diguten laguntza ezinbestekoada. Izan ere, urtero gutxienez 200dik gora perretxiko ezberdinbiltzen ditugu eta hauek guztiak bereiz eta izena zein den jakiteaoso zaila da. Aranzadikoentzat ere zaila da eta perretxiko batzukbereizteko erreaktibo bat erabili behar izaten dute…
Zertan aldatu da Asteburu Mikologikoa urte hauetanguztietan?
Hasieratik larunbatean perretxikoak biltzera joaten gara eta igandeanerakusketa eta dastatzea egiten dugu. Larunbatean perretxiko bilanahi duen guztia etor daiteke eta lagun asko biltzen gara. Lehenostegun edo ostiralean Aranzadikoen hitzaldi bat antolatzen genuen,baina lagun hauei igandean erakusketara etortzeko eskatzen diegu etabertan zaletuen zalantzei eta galderei erantzuten saiatzen dira.Bestalde, igandeko erakusketa urtetik urtera aberasten saiatu garaeta honela egun trikitilariek giroa alaitzen dute, Kabia jatetxekoekperretxikoekin eginiko platerak erakusten dituzte…
Nondik-nora ibiltzen zarete perretxiko bila?
Normalean herri inguruan, Otzaurten eta Urbasan aritzen gara.Noizbait Lekunberri aldera ere joan gara, baina hau guztia urtearenarabera izaten da. Asteburu Mikologikoa iritsi aurretik ere mendianibiliak izaten gara eta badakigu gutxi gorabehera nora joatea komenizaigun. Bestalde, inguru bakoitzean zer perretxiko mota aurkitudezakegun ere badakigu.
Zer moduzkoa izan da aurtengo uzta?
Asteburua antolatu genueneko sasoia nahiko txarra izan zen. Besteurte batzuetan 350 perretxiko mota ezberdin izan ditugu erakusgai etaaurten 250 soilik bildu ahal izan ditugu. Momentu txar hauetan nabarida antolaketa ona den hala ez. Aurten, adibidez, jendeak ez zuenerakusketan hainbeste mota ezberdin topatzea espero, beraiek mendianez baitzuten ia perretxikorik topatzen. Gu ere kezkatuak geunden,baina bilaketan gogor aritu ondoren bilduma polita osatzea lortugenuen. Dena den, aste hura oso ona izan ez bazen ere, urteaorokorrean ez da txarra izan. Uztaila eta abuztua oso onak izan zirengibelurdinak eta onddo mota batzuk biltzeko eta urriko bigarrenerdialdea eta azaroa ere hilabete onak izan dira.
Asko hitz egiten da perretxikoak atera daitezen emanbehar diren baldintzez…
Ilargiaren eraginaz, lehorteaz, hezetasunaz… hitz egiten da.Aranzadikoek gauza bakarra dute argi: baldintza oso berezi batzukeman behar direla mizelio harrak emea ernaldu dezan. Baldintza hauekzehazki zeintzuk diren esatea ez da batere erraza. Ilargiareneraginaz hitz egiten da, baina askotan hemen batere ateratzen ezdenean, Zamoratik perretxikoak ekartzen dira. Zamorakoa eta hemengoaez al da ba ilargi bera? Ilargiak bere eragina izan dezake, bainahonetaz gain lurrean oso baldintza bereziak eman behar dira etahonetan hezetasunak, berotasunak, argiak… ere zeresan handia dute.
Zaletu moduan perretxikoak biltzen hasi zinetenetikasko aldatu al da kontua?
Bai, garai batean txoko ezkutu batzuk bagenituen baina egun jendeatxoko guztietara heltzen da. Izan ere jendeak gero eta aisialdirakodenbora gehiago du, geroz eta jubilatu gehiago daude eta jubilazioraosasuntsuago iristen dira… Ondorioz mendian lehen baino jendegehiago ikusten da perretxiko bila. Asteburuan perretxiko bila joatengarenerako, perretxiko guztiak bilduak izaten dira jada… Bestalde,Asteburu Mikologikoa antolatzeak ere bere eragina izan du: jendealehenago biltzen ez zituen zenbait espezie jaten hasi da, adibidez.Lehen Aparizio auzoan, Orbegozoko keak neurtzeko zuten gailuarenazpian, urbeltzak biltzen genituen; honek bizilagunen arreta piztuzuen nonbait eta orain gu joaten garenerako ez da alerik gelditzen.
Nafarrak ere perretxiko guztiak lapurtzen diegun kexudira…
Arrazoi pixka bat badute, zenbait jende eskuare eta guzti joan baitaperretxikoak biltzera eta hori ez dago egiterik. Baina orokorrean ezgara horren gaiztoak… Zenbait lekutan perretxikoak biltzeari mugakjartzen hasi dira eta lekuan lekuko udalari perretxikoak biltzekobaimena lortzeko ordaindu beharra dago.
Euskal Herritik kanpo ere hemen bezainbestekozaletasuna al dago?
Ezetz pentsatzeko joera izan dugun arren, hemendik kanpo erezaletasun handia dago. Behin Ecuadorrera joan nintzen mendianibiltzera eta supermerkatuetan poltsetan sartutako onddo lehorraksaltzen zituztela ikusi nuenean harrituta gelditu nintzen. Bestalde,frantsesek eta italiarrek guk baino askoz gehiago dakiteperretxikoez. Perretxikoak ia edonon ateratzen direnez, kulturaguztiek izan dute perretxikoak jateko ohitura. Hori bai, tokibakoitzean mota ezberdinak estimatzen dituzte. Behin Bonaiguabizikletaz igotzen ari ginela jende piloa perretxikoak biltzen arizela ikusi genuen eta gelditu egin ginen zer hartzen ari zirenikusteko. Kataluniarrak ziren perretxikoak hartzen ari zirenak etaesnegorriak hartu eta onddoak, berriz, bertan uzten zituzten(Hilario).
Arrazoi batengatik edo bestearengatik berezikiarriskutsua den perretxiko motaren bat azpimarratuko al zenukete?
Ilarraka (pardilla) jateko ohitura izan den arren, batez ere Arabaeta Nafarroan, toxikoa da eta garai batean toxikapen dezente izanziren. Azkenaldian, berriz, ia inork ez du jaten. Izan ere zenbaitperretxiko jan daitezke, baina baldintza batzuk bete behar dira:batzuk oso ondo egosi behar dira, beste batzuekin ezin da alkoholikhartu…
Besterik esan nahi baduzue…
Zenbait jendek perretxiko toxikoak puskatzeko ohitura du eta jendearihalakorik ez egiteko eskatu nahi genioke. Alde batetik, erakusketakantolatzen ditugunok jangarriak direnak zein ez direnak biltzenditugulako jendeak ikasi dezan eta bestetik, jangarriak ez direnakere naturaren osagarri direnez euren funtzioa betetzen dutelako.Perretxiko hauetako asko oso politak dira eta perretxiko zapalduekoso itxura txarra ematen dute.