Aurtengo Alardea abenduaren 16an izanzen eta bertan Antziñako Ama taldekoei lagunduz, Goiargi etaKimets-Goiargi abesbatzak, Irrintzi eta Lurra dantza taldeak, JasoneCamara soinujolea, Nerea Urkiola pianojolea eta, nola ez, EuskalHerri osotik Zumarragara apropos etorritako txistulari ugari arituziren. Guztira berrehun bat lagun inguruk parte hartu zuten alardeanMaria Jesus Arratibelen zuzendaritzapean.
Txistulariek, gainontzeko musikari etadantzarien laguntzaz, hamalau pieza eskaini zizkioten Belokipilotalekuko harmailak ia bere osotasunean betetzen zituenikuslegoari. Ikusleen urteroko erantzuna ikusirik, argi dagotxistulari alardea erabat sustraitua dagoela.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide