Apaolazatarren autobus enpresa Julianen aitak, Juanek,sortu zuen 1928an, autobusak gordetzeko erabiltzen duten beraienetxeazpian ondo jartzen duen moduan. Lehen autobusa erosi aurretikGabirian bizi zen Julianen aitonak jendea feria etaerromerietara eramaten zuen bere gurdian, baina 20. hamarkadanJulianen aitak etorkizuna autobusak zirela ikusi zuen etaRenault markako txasis bat erosi zuen 9.000 pezetatan (3 baserrierosi zitezkeen orduan diru horrekin). Txasisa karrozatu beharrazegoenez, gurdiak egiten zituzten Ormaiztegiko Irizartarrengana jozuen eta orain munduko autobus karrozeria enpresa nagusienetakoa denhonek karrozatu zuen lehen autobusa Apaolazatarrena izan zen.
Irizartarrak sekula autobus txasisik karrozatu gabeak zirenez,Logroñora joan ziren Juan Apaolazaren txasisa nolakarrozatu behar zuten ikastera. Izan ere, Logroño estatukoautobus karrozerigintzaren sorlekua baita. Julianek dioenez,“garai hartan karrozeria guztia egurrezkoa izaten zen eta txaparikez zegoenez, autobusaren zorua eskuz laututako 200 litroko bidoientxaparekin forratzen zuten. Irizartarrek egindako lehen autobus huraere halakoa zen”.
Autobus hura hizpide bihurtu da azkenaldian, Irizar enpresanaritutako zenbait langile jubilatuk lehen autobus haren kopia bategiteko asmoa baitute aspalditik. Enpresako egungo zuzendariei 10milioitako aurrekontua aurkeztu ostean, hauek autobus hura egiteaonartu dute. Lehenengo autobus hura berregiteko Apaolazatarrenganajo dute laguntza eske. Izan ere, beraiek autobus haren ezaugarriakjasotzen dituzten paperak gorderik baitituzte oraindik eta baitaharen marrazkia ere pabiloi aurrean. Julianek primerangogoratzen du, gainera, autobus hura nolakoa zen, berarekin ikasibaitzuen gidatzen 9 bat urte zituela: “karrozeria guztia egurrezkoazuen, bolantea eskuinean zuen, ez zuen intermitenterik eta asko jota70 kilometro orduko abiadura soilik hartzen zuen. Pentsa, 80 bat urteizango dituen herritar batek duela gutxi autobus hartara martxanigotzeagatik ahopean hartutako kolpea erakutsi zidan!”
Julianek esan digunez, “Irizar anaietako batek kontatzenduenez, beraiek konpondu zuten lehen autobusa ere gurea izan zen.Izan ere, gure aita sekula autobus bat gidatu gabea zen eta Irizarrenkotxeratik ateratzen ari zela kolpe bat eman zion”. Bestalde,“garai hartan oraindik karnetak banatzen hasi gabeak ziren eta gureaitak urtebete eman zuen karnetik gabe lanean. Besteei ikusiz ikasizuen gidatzen”. Urtebete pasatu ondoren Juanek gida baimena ateraeta jendea ferietara, azoketara eta erromerietara soilik eramatekobaimena ematen zion garraio txartela eskuratu zuen.
Julianek dioenez, “lan asko egin zuen nire aitakautobusarekin, garai hartan oso autobus gutxi baitzegoen inguruotan.Ezkion Amabirjiña azaldu zenean ere, makina bat joan etorriegin zituen eta diru asko egin zuen”. Baina handik urte gutxiraGerra Zibila hasi zen: “Gerra garaian autobus hura errekisatu eginziguten eta bando batetik bestera ibili zen. Halako batean Francorenaldekoek, ikurriña zeramaten hainbat autobus ikusizituzten, gurea tartean, eta hauek gasolinaz busti eta suematen hasi ziren. Gureari su eman behar ziotenean, aita ezagutzenzuen beasaindar batek ea pertsona on batena zen autobus hari zergatiksu eman behar zioten galdetu zien. Azkenean ez zioten autobusari sueman, baina gizon hura hartu eta hil egin zuten. Hura jakin zuenetiknire aita urtero joan zen gizon hura hilobiratu zuten Donostiakohilerrira”.
Gudan erabili izanak lehen autobus hura kaltetu bazuen ere, Juanekguda ostean berreskuratzea lortu zuen eta 1959a arte jendea Beasainarteko herrietako feria, merkatu eta erromerietara eraman zuen 1928anerositako autobusean. Onenak eman zituenean, beste bat erosi zutenApaolazatarrek eta honekin hasi zen Julian laneansoldaduzkatik itzuli ostean: “aitak 60 bat urterekin utzi zuen lanaeta autobus hori eramateko inor ez zegoenez, nik erosi nion 150.000pezetatan”.
Patricio Etxeberriako langileak eramanez hasi zen lanean eta ordutikinguruotako langile eta ikasle asko eta asko eramateaz gain, Europa guztiko bazterrak ezagutzeko aukera ere izan du sei urtezMadrilgo agentzia batentzat bidaia luzeak egiten ibili baitzen. Egunere hauetako batzuentzat lan egiten dute Apaolazatarrek etaesaterako Donostiara etortzen diren bakoitzean Real Madrilekojokalariak aireportutik hotelera eta bertatik futbol zelaira eramatendituzte. Julian eta Josuren, semearen, esanetan “Futboltalde gutxirekin lan egin dugu, beraien autobusa izaten baitute,baina madrildarrek hona etortzen direnean bada-ezpada ere nahiagodute hemengo autobus bat hartu. Oso jende edukatua da, bainajokalariekin ez dugu harremanik izaten. Seguridadeaz arduratzen denakaginduak ematen dizkigu eta bai bera bai “Chendo” delegatua osojatorrak dira. Iaz hasi ginen beraiekin lanean, Errealaren aurka, etaReal Madrilekoak gustura gelditu ziren gurekin nonbait, aurtenIruñera ere beraien bila gu bidaltzeko eskatu baitioteberaiekin lan egiten duen agentziari”.
Inguruotakobaserritarrak ferietara eramaten hasi ziren Apaolazatarrak,lau belaunaldiren ostean, Real Madrileko jokalariak ere eramaterapasa dira eta 72 urte hauetan makina bat pasadizo bizi izan dituzte.Hauen guztien erakusle, hona hemen Julianek gaztetan bizi izanzuena: “17 bat urte nituela haurdun zegoen emakume baten senarraetorri zitzaigun etxera: medikuak Beasaingo ospitalera eraman beharrazegoela esan zuela eta ea eramango genuen. Nire aita etxetik kanpozegoenez, autobusa hartu eta hor abiatu nintzen senar-emazteekin etamedikuarekin. Bidean emakumea gaizki jarri zen, Salbatoren geldituginen eta bertako tabernan erditu zuen”.