David Madinabeitia
Ez dut inongo kezkarik, hemengo behiek inongoarazorik ez dutela uste dudanez, haragia hemengoa dela badakit, lasaiasko jaten dut. Arazoa dutenek aurkitu beharko dute konponbidea.
Elisabete Perez
Ez dut oso argi zer egin beharko litzatekeen,baina behi bat gaixo badago ingurukoak ere hiltzea gaizki iruditzenzait. Jateari dagokionez, jaten jarraitzen dut, hemengo behiek ezdutela arazorik uste baitut.
Maite Zaldua
Arazo hau dela eta, orain behiki haragia erosibehar dudan bakoitzean hemengoa den begiratzen dut eta lehenago bainagutxiago jaten dugula uste dut.
Juanito Arbizu
Orain arte lasai asko ibili gara saltzen zigutenedozein gauza erosi eta jaten, baina honelakoak entzunda nire ustezhemendik aurrera kontu handiagoz ibili beharko dugu.
Conrado Muñoz
Arazo honek mamia du gero! Nire ustez behi haragia jatenjarraitu beharko genuke, baina lehen baino kontu handiagoz ibilibeharko dugu eta bizitza osoan gure harakina izan denari erosi.
Idoia Busca
Arazoak ez nau bereziki kezkatzen, lehenago ere antzekoauzi batzuk egon baitira eta halakoetan ez dela obsesionatu beharuste dut. Nik haragia jaten jarraitzen dut, hemen ez dagoela arazorikuste baitut.