Baina lana ez da dena bizitza honetan eta Iñakik hainbat zaletasun ere baditu, bizikletan ibiltzea esaterako. Bestalde, Iñaki eta bere lagunak, Potxu-Berezi koadrilakoak, bi herriotan aski ezagunak dira; oso gaztetatik bi herriotan antolatzen diren ekintza ezberdinetan parte hartzeaz gain, aitzakiaren bat aurkitzen duten bakoitzean parranda itzelak ere gustukoak baitituzte.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Jendearekin harremanak izatea eskatzen duen edozein lanbide.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Musika entzutea, zinera joatea, irakurtzea eta lagunekin egotea.
-Bizitzeko toki bat?
Urretxu-Zumarraga.
-Nork aukeratzen du zein elektrotresna erosi bikote batean?
Normalean, emakumeak.
-Eta nork deitzen du matxuraren bat duenean?
Emakumezkoak.
-Zein da gustukoen duzun elektrotresna?
Bideo-kamera.
-Bizikletan ibiltzeko ezagutu duzun parajerik ederrena?
Soria.
-Bizikletan igo duzun porturik gogorrena?
Tourmalet.
-Sekula bota duzun parrandarik itzelena?
Behin Bergarako jaietatik gentozela Getariako hondartzara joatea erabaki genuen, etxean bainujantzia hartu eta harantz abiatu ginen. Erdi lokartuta nindoanez, nik pedalak neramatzan eta aldamenekoak bolantea. Getariara heldu bezain pronto hondartzan lo hartu eta lagunek bainujantzia kendu eta egunkari paper batzuekin estali ninduten.
-Parranda egiteko egun eta toki bat?
Ostiraletan Urretxun.
-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Inor ez bereziki, ez dut idolorik.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Alabari oparitu nion ordenadorea.
-Eta jasotakoa?
Alkandora bat.
-Data bat?
1986ko urriaren 13a, nire ezkontza eguna.
-Neska izen bat?
Maialen.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
El Diario Vasco.
-Gustuko telebista saioa?
Bertatik Bertara eta Informe Semanal.
-Bereziki gorroto duzuna?
El bus eta antzekoak.
-Liburu bat.
Orain “La historia interminable” irakurtzen ari naiz.
-Filme bat.
“La lista de Schindler”.
-Gustuko abestia?
Pablo Milanesenak eta Serratenak.
-Soinu bat.
Eskusoinuarena.
-Usain bat.
Larrosarena.
-Ukitzeko…
Larrua.
-Janari bat.
Babarrunak.
-Ura ala…
Ardo beltza.