Azaroaren 21ean SEI elkarteko idazkaria den Imanol Esnaolak“Euskalkien trataera eskolan eta ahozkotasunaren inguruan bi hitz” izenburupean eskaini izuen bere hitzaldia. Aste bereko ostegunean,azaroaren 23an, Mondragon Unibertsitateako irakaslea den JulenArexolaleibak “Motibazioa, guztiaren motorra” izeneko hitzaldiaeman zuen Lizeoko areto nagusian.
Hurrengo asteartean, azaroaren 28an, Lasarte-Oriako Udaleko euskarateknikariak, Iñaki Arrutik, “Hizkuntza planifikazioaudalerri mailan” izenburupean bere udalerrian egin duten lanaezagutzera eman zuen. Jardunaldietako azken hitzaldia SEI ElkartekoIkerketa Saileko arduraduna den Olatz Altunak euskararen bilakaeranprospekzioak egiteko erabiltzen den BEGIRA programa azaldu zuenLizeoko informatika gelan argazkian ikusi dezakezuenmoduan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide