Begiek jasotako astinaldiaz errekuperatzean eta titularren azpianzioena irakurri ondoren, gazte horietako bakoitzak 20 urte betebeharko zituela gartzelan ohartu nintzen. 20 urte! bizitzalaurdenarekin batera osoa ere galdu liteke epe horretan.
Erokeria harekin jarraituz eta orrialde hartatik irten gabe, gobernuespainiarrak adin txikikoen erantzukizun penala erreformatzekoburuturiko lege proposamenaz mintzo zen egunkaria (irakurtze soilakbeldurra ematen duen horietakoa). Jarraian, betikoa: elkarrizketanhasteko ETAk su-etena aldarrikatzea eta armak uztea ezinbestekobaldintza dela, Iturgaitzek lehendakari izan nahi duela eta gauzakasko aldatzen ez badira bihar ere euria egingo duela. Bitarteanpresoak urrun eta gu… gu auskalo non. Eguneroko errutina ilunaazken finean.
Ez dakit beste 128 urte beharko diren arazo hau konpontzeko bainabeharbada ikastolak ixten hasten direnean, euskaraz hitz egitea“terrorismoaren apologiaren” barnean sartzean edo txapelaeramatea kaputxa eramatea bezain “deliktibo etaantikonstituzionala” denean, konturatuko gara zein errez bihurdaitezkeen baldintzak aitzakia.
Erokeria dela? Bai, akaso bai, baina ez fiskalak eskatutako 128urteak baino handiagoa.
(Oharra: artikulu hau 2000ko urrirako idatzia zegoen,baina zoritxarrez gauza batzuk aldatzen ez direnez, ordukoak orainere baliagarri izaten jarraitzen du).
Gorka Ojanguren