Nolatan bi anaiak musikariak?
Ama izan zen musika munduan murgildu gintuena, berak matrikulatubaikintuen, oso gazteak ginela, “Jostenka” Larrañagaketa Santi Gutierrezek zeramaten txistu eskolan. Han hiru urte emangenituen musika ikasten eta handik Secundino Esnaola Musika Eskolarapasatu ginen. Honi guztiari esker, musika gure bokazioa zela argiikusi genuen eta musika ikasketak egitea erabaki genuen.
Txistua jotzen hasi zineten, baina gero musika tresnaaldatu zenuten…
Bai, anaiak bibolina eta nik flauta aukeratu nuen. Secundino EsnaolaMusika Eskolan hasi ginen garaietan txistua tresna folkloriko gisasoilik ikusten zen oraindik eta musika gure lanbidea izatea nahibagenuen musika tresna berriak aukeratzea gomendatu ziguten. Izanere, musika ikasten ari garela, txistuak musikari eskatzen diogunguztia ez digula ematen jabetzen gara. Dena den, txistua jotzen nuengaraiaz oroitzapen zoragarria dut. Igande goizero ateratzen ginen etaikasgelan ere lagunarteko giro bikaina genuen. Ikasteaz gain, lagunasko egin eta asko jolasten genuen. Oraindik ere anaia eta bioktxistua jotzeko gai gara eta duela urte pare bat Santi Gutierreziegin zitzaion omenaldian jo genuen azkenekoz jendaurrean.
Zergatik aukeratu zenuen xirula?
Zenbait ikertzailek, musika-tresna espresio bide bat denez, bakoitzakbere izaerari ondoen doakiona hautatzen duela esaten dute. Honela,konplexutasuna eta ariketa matematikoak askatzea gustuko dutenekpianoa aukeratzen dutela esaten dute. Taldeko harremanak atsegindituzten pertsona irekiek, berriz, haize-instrumentuak hautatzen omendituzte. Xirula hauen barne sartzen da eta erakargarria zitzaidalakosoilik hautatu banuen ere, baliteke teoria honek arrazoia izatea. Hauguztia ikusirik, gure ikasleei musika-tresna hautatu aurretik denakfrogatzen uzten diegu ondoen doakiena hauta dezaten. Askotan, eurenizaera ikusirik, badakigu bakoitzak zein aukeratuko duen.
Urretxu-Zumarragatik atera ostean, non ibili zinenikasten?
Secundino Esnaola eskolatik atera ostean, Donostiako kontserbatorioanikasi nuen. Lizentziatura lortu ondoren ezer gutxi nekiela ikusi nueneta Baionan beste hiru urte eman nituen ikasten. Oposaketak egitenhasi nintzen arren, hobetzeko asmoz, Parisen eman nituen beste biurte. Izan ere, musika alorrean ere etengabeko prestakuntzaezinbestekoa da.
Orain musika irakaslea zara, baina zenbaitorkestratan ere jotzen duzu…
Anaia eta biok Euskadiko Orkestra Sinfonikoan laguntzaileak gara.Ordezkapenak egiteko oposaketak egin genituen eta jendea behardutenean deitu egiten digute. Orkestran xirula gutxi daudenez, behinbakarrik jo dut beraiekin, baina anaiak gehiagotan jo du. BestaldeIruñeko Pablo Sarasate orkestran ere jotzen dut deitzendidatenean.
Zer iritzi duzu Euskadiko Orkestra Sinfonikoaz?
Oso maila ona duen orkestra da, orkestran errumaniarrak,errusiarrak… daude eta haize-sekzioan frantses eskolakoak diranagusi. Europako beste herrialdeetatik etorritako musikari hauek osogarrantzitsuak dira bertakoon teknika hobetzeko. Lastima da hainplaza gutxi egotea. Oposaketak europar guztiei zabalik daudenez osozaila da sartzea. Gainera, orkestra sortu berria denez, duela gutxisartu den musikari asko dago bertan eta momentuz ez dago lanpostuhutsik. Dena den, orkestrako musikarien bizitza oso gogorra daeta ez da bizitza osorako lana. Asko ikasten da orkestra batean joz,baina urte batzuk igaro ondoren jendeak utzi egiten du etairakaskuntzan lanean hasi ohi da. Hori dela eta, Euskadiko orkestranere denborarekin lanpostu hutsak izango dira eta urte batzuetanbehintzat orkestran jotzeko aukera izatea gustatuko litzaidake.Aukera honen zain bizitza guztia egon ezin gaitezkeenez, nire eskolaberean irakasleak diren hiru lagunekin talde bat osatu dugu.Errepertorioa entsaiatzen ari gara eta hilabete gutxitara jotzenhastea espero dugu eta herrian ere kontzerturen bat eskaintzeagustatuko litzaiguke.
Zeintzuk dira osatu berri duzuen laukotearenezaugarriak?
Bi xirula, pianoa eta txeloaz osatutako laukotea da eta musikabarrokoa jotzeko asmoa dugu. Esan bezala, orain errepertorioaprestatzen ari gara eta Bach landuko dugu batez ere. Izan ere,musikari gehienon ustez oso sortzaile aberatsa da, behin eta berrirointerpretatuz bere musikak gauza berriak aurkitzeko aukera eskaintzenbaitu. Nire konpositorerik gustukoena dela esango nuke.
Musika barrokoa atsegin duzula diozu, zer iritzi duzumusika garaikideaz?
Nire ustez musikaren, armoniaren eta tonalitatearen, berezko garapenajarraitu du eta giza entzumenetik kanpo dauden esparruetara heldu da.Hau da, gure musika esperientziatik, folkloretik… aldendu da etaondorioz, entzulearengandik ere bai. Hori dela eta, nahiz eta musikagaraikide ona badagoen, oso musika elitista da eta nire ustez ez daetorkizunean entzungo. Amaitu berria den mende honetan artearen bestealorretan ere aurrekoarekin hautsi nahi izan da eta jende askok ez duulertzen. Musika hezkuntza handia izan behar da musika garaikidearenmezu erradikala jasotzeko.
Nola ikusten duzu bertako musikarien egoera?
Estatu mailan musikari ez zaio Europako beste lekuetan bezainbestekogarrantzirik ematen eta Espainiako gobernuak orain musika ikasketakeskoletatik kendu nahia honen adierazle argia da. Musika ikastekoaukera bokazioa dugunon esku soilik utzi behar dute eta besteherrialdeetan, berriz, oso gaztetatik haur guztiei irakasten zaiemusika. Ondorioz, helduen artean ere zaletasun handiagoa dago. EuskalHerrian zaletasun handia dagoen arren, ez da zaletasun hau beharadina gara dadin beharrezko oinarria jartzen.