-Zer izan nahi zenuen umetan?
Umetatik tramankulu elektronikoak saltseatzea gustukoa izan dudanez, ordenadoreekin zerikusia zuen lanbideren bat nahi nuen.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Umeentzat trikitixa partiturak solfeora pasatzea ordenadorez, eskiatzea…
-Bizitzeko toki bat?
Urretxu.
-Trikitixa ez izatekotan, zer musika tresna joko zenuke?
Pianoa jotzen hasi nintzen eta oraindik ere joko nuke, baina ez pieza klasikoak, jazz edo inprobisaziozkoak baizik.
-Plazarik plaza ligatzen al da?
Beharra baduzu, bai.
-Plazarik gogokoena?
Egun ez naiz plazarik plaza ibiltzen, baina entzulegorik onena entzuteko prest joaten dena da.
-Ilusio gehien egin dizun txapela?
EITBk lehen trikitixa pieza berrien txapelketa antolatzen zuen eta 14 urte nituela porrusalda sailean 2. saria lortu nuen. 14 urterekin Zabale anaiek, Gozategitarrek… parte hartu zuten txapelketa hartan bigarren saria eskuratzeak sekulako ilusioa egin zidan.
-Gustukoen duzun panderojolea?
Egun dudana. Oso gustura nago berarekin, primeran jo eta kantatzeaz gain oso alaia baita.
-Alaitz eta Maider, Maixa eta Ixiar ala Edurne eta Oihane?
Gu biok jotzeko oso modu ezberdina dugu, baina beste bien artean aukeratzekotan Maixa eta Ixiar aukeratuko nituzke.
-Gustuko trikitixa bikotea?
Bikote bereziki gustukorik ez dut, baina bai trikitilaria: Kepa Junkera. Sekulakoa da.
-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Inor ez bereziki.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Berdin zait, itxura ez da dena.
-Egindako azken oparia?
Aitari bizikletan ibiltzen denerako oparitu dizkiodan betaurrekoak.
-Eta jasotakoa?
Eskiatzeko txaleko bat.
-Data bat?
99ko abenduaren 17a.
-Mutil izen bat?
Kerman, izen arraroak gustuko ditut.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Normalean DV, etxean hori erosten baitute.
-Gustuko telebista saioa?
Ez dakit zer edo zer dezentea ote dagoen!
-Bereziki gorroto duzuna?
Txutxumutxuen programetan azaltzen den jendea gorroto dut.
-Liburu bat.
“La tienda” eta “El señor de los anillos”.
-Filme bat.
“Otoño en Nueva York”.
-Gustuko abestia?
Ez dut bereziki atsegin dudan abestirik.
-Soinu bat.
Lasaitasunarena.
-Usain bat.
Garbitasun usaina.
-Ukitzeko…
Leuna den edozer.
-Janari bat.
Barazkiak, eta batez ere alkatxofak.
-Ura ala…
Sagardoa.