Finalaren egunean Edurnek Legorretankontzertu bat eskaini eta ondoren Tolosara joateko asmoa zuen. Bainakontzertuan zegoela, telefonoz deitu zioten eta lehenbailehenTolosara joateko esan zioten, finalean jotzen lehenak izatea suertatubaitzitzaien. Legorretako emanaldia utzi, finalerako jantzi etaurduri jartzeko astirik gabe eman zion hasiera finalari. Edurnek etaOihanak Edurnek berak konposatutako eta Antton Kazabonen hitzakzituzten trikitixa, porrusalda, fandango eta arin-arina jo zituzten.Zortzi bikoteek saioa amaitu ostean, eta epaimahaiak bere erabakiahartu bitartean, urretxuarrak eta oiartzuarrak 99an irabazitakotxapelketa bereko saria jaso zuten. Jadanik hiru txapela lortudituen arren, Edurnek hurrengo txapelketara ere aurkezteko asmoa dueta txapela irabazi nahi duenak berari kendu beharko diola dio.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide