Nolatan sartu zinen apaiz?
Seminariora 13 urterekin joan nintzen eta Urretxuko apaizaz nuenirudi onak bultzaturik joan nintzela uste dut. Pausu hau gehiegipentsatu gabea izan zen eta pertsona baten irudiaren eraginak gutxiirauten duenez, lehen pausua emateko besterik ez zuen balio izan.Batxilergo ikasketak Donostian egin nituen adin bereko gainontzekogazteekin eta bukatu nuenean historia ikasi nahi nuen, baina EuskalHerrian historia irakasle gabeziarik ez zegoenez, teologia ikasi etaapaiz sartzea erabaki nuen. Izan ere, ordurako argi ikusten zenfedearen eta ebangelioaren etorkizunaz arduratuko zirenak gutxiagoizango zirela. Urtarrileko hirugarren astean 25 urte bete ditut apaizlanetan.
Zelatan aukeratu zaituzte bikario kargurako?
Bikarioa gotzainak izendatzen du, baina lehenago kontsulta bat egotenda. Apaizek, elizbarrutiko pastoral kontseiluek,erlijioso-erlijiosek… euren izenak proposatzen dituzte. Sondeohonetatik hamar botatuenak atera ziren eta lehen aipatutakoek bozketaberri batean hamar hauen artean gustukoena bozkatu zuten. Gotzainarilau botatuenak zeintzuk diren esan zitzaion eta berak lau hauenartean bi gustukoenak aukeratu zituen: Patxi Azpitarte beizamarra etani neu. Hemendik aurrera bi bikario nagusi izango gara, beraz, etaUriarte gotzainak gure izendapenaren berri eman digunean, hiruronartean gotzain bat osatu behar dugula esan digu.
Zein izango da zuen lana?
Bera kuriaren (gotzaitegiaren) arduradun izango daeta bertako idazkaritzak eta ordezkaritzak (gazte pastorala, Caritas,misioak…) koordinatuko ditu. Ni, berriz, Gipuzkoan zehar ibilikonaiz parrokiaz parrokia. Lehentasunetako bat egitura pastoral(pastoral barruti) berriak egitea dela uste dut eta hau antolatzensaiatuko naiz. Zergatik? Apaiz gutxiago eta zaharragoak gaudenez,10-20 urtetan zer gerta daitekeen aurrikusi eta gure parrokiak etaarziprestargoak nola antolatu pentsatu beharra dugu. Nire ustez,sekularrek orain ez duten, baina berez izan beharko luketen,partaidetza eta ardura hartu beharko dute. Arrazoi berarengatiktaldeak egin beharko dira lurralde batez arduratzeko eta parrokiarenmugak gainditu egin beharko dira. Talde hauek sekularrek, erlijiosoeketa apaizek osatuko dituzte. Sekularrak gehiago izango direnez, pisuhandiagoa eraman beharko dute. Nire lana parrokietako jendearekinbatera, herrietara joanaz, antolaketa berri hau zehaztu eta martxanjartzea izango da.
Etorkizuneko elizaren ardura sekularren esku ikustenduzu beraz…
Beharrezkoak izango diren arren, ez dugu indarra apaizengan jarribehar, elkarteengan baizik. Apaiz gutxi eta zaharrak daudelako gaizkigaudela esaten da, baina ez dut uste egungo egoera okerragoa denik,eredu eta antolaketa berria eskatzen duela baizik. Eredu zaharreraohituta gaudenez, kosta egingo zaigu berrira moldatzera, baina ereduberria hobea izan daitekeela uste dut: eliza apalagoa izango da bainapartaidetza handiagoa izango du.
Apaiz kopuruaz gain, fededun kopurua ere jaitsi da…
Egia da fede arazo bat dagoela, baina erlijioa bizitzeko era aldatudela ere uste dut. Lehen ia herri guztia joaten zen igandekomezatara, baina orain fede hori askatasun handiagoz bizi da eta jendegutxiago joaten da mezatara. Hala ere, egia da Jainkoaren etaerlijioaren garrantzia gizartean asko aldatu dela eta bere presentziaere galdu duela. Batez ere, gazteengan hau emateak kezkatzen gaitu,lekukoa pasa beharra baitugu. Lan ebanjelizatzailea egin behar dugugure mezua gazteengana hel dadin. Fedeak indarra galdu du, bainalehen zegoen guztia fedea al zen? Krisi hau jipoi bat da, baina ez alda ere garbitasuna?
Gaiaz aldatuz, nola ikusten duzu elizaren paperaEuskal Herriko gatazka politikoan?
Nire ustez elizak bere eginkizuna du gatazka honetan: Gasteizen eginzen bilkuran argi ikusi zen gizarteak elizari zerbait egitea eskatzendiola. Alderdiek bere estrategia dute eta norbaitek arrazionalitateajarri behar du, nire ustez hau eliza izan daiteke: prozesupolitikoari ikuspegi etikoa eman behar diogu. Elizaren eginkizunabitartekaritza lana izan behar da eta denon arteko elkarrizketarakooihu handi bat egin behar dugu PPk eta ETAk sortzen dutenpolarizazioa gainditzeko, gizartea ez baitago hain polarizaturik.Bestalde, elizaren zeregin berezkoa, kontzientziak heztea etaadiskidetze lana egitea, ere izan behar da.
Arazo politikoa landuko duen elkarrizketaren aldedago euskal eliza…
Eliztarrak eta instituzioa bereizi behar dira. Eliztarrek bereikuspuntua defendatzeko eskubidea dute. Erakundeak ez du politikarikizan behar, baina gertatzen dena oinarrian arazo politiko bat dagoeta elkarrizketaren helburua kontzentzu politiko berri batera iristeaizan behar da, batzuek onartu nahi ez duten arren.
Estatu mailako elizaren ikuspuntua bera al da?
Bertan egoteak egoera hobe ulertzen laguntzen digu. Urruti dagoenaentzuten duenarekin gelditzen da eta ez dut uste ikuspegi bera izangodutenik hemendik kanpoko gotzainek. Dena den, Euskal Herritik kanpokogotzaintzetako arduradunek zein Aita Santuak elkarrizketa hitzaerabili izan dute, baina interesatzen ez zaienek ez diete kasuhandirik egin.
Zuen jarrerak Espainia aldetik jasan dituen kritikabortitzek, zer pentsa emango dizue…
Kritika hauek guztiak oso mingarriak dira eta asko sofritu dugu,baina estrategiak hain enfrentatuta daudenean, dena dago politizatutaeta oso zaila da manipulatua izango ez den hitzen bat esatea.Iritziak eta hitzak ezin dituztela onartu ikustea da mingarriena.Bortizkeria ez dela salatu esaten da eta hori gezurra da, baina irudihori zabaltzea interesatzen zaie. Zergatik hartu da hain gaizkielizak orain arte hartu duen jarrera? Ez bortizkeria salatu ezdelako, salatu baita, hemengo gatazkak oinarri politikoa duela esandugulako baizik, ez baitute hau entzun nahi.
Gotzaia Uriarte denetik erasoak baretu egin dira…
Nire ustez, gotzain aldaketarekin Gipuzkoako gotzaintzak bere jarreraaldatu duenaren ideia zabaltzea komeni da. Hau ez da horrela, bigotzainak ezberdinak diren arren, denborak argi erakutsiko du elizakez duela bere jarrera aldatu. Estrategien egoera honetan, norberarieliza bere alde izatea komeni zaio eta hori lortu nahian laneandabiltzala uste dut. Baina elizak, erakundeak, independentzia etaerrealitatearekiko leialtasuna izan behar du.
Setien eta Uriarte definitzen ausartuko al zinateke?
Setien oso gizon azkarra da eta bere argitasun hori herriaren etaelizaren zerbitzura jarri du. Oso pertsona leial, egizale etaexigentea da, bere buruarekin zein besteekin. Baita librea ere.Kargua utzi zuenean pozik zegoela esan zuenean, ez zen momentukopoza, elizbarrutian trantsizio ona egin ondoren gotzai ona etorrizelako baizik. Izan ere, Uriarte ere oso gizon ona eta azkarra da,baina beste era bateko inteligentzia du. Heziketaz psikologoa denez,intuizioa askoz ere gehiago erabiltzen du eta bere bihotzari azaltzenuzten dio. Setienek, berriz, zuzenbide kanonikoa ikasi zuen eta askozere zerebralagoa eta analitikoagoa da. Nahiz eta bihotz handia duen,ez dio bere buruari sentimenduak azaltzeko aukerarik ematen.
Bukatzeko, hainbeste urtetan Urretxutik kanpo biziondoren, nola ikusten duzu herria?
Azken urteotan lan bileretara joan naiz, batez ere Zumarragara. Horibai, Santa Lutzitan urtero joaten saiatzen naiz. Iaz gotzainak egunhorretan bilera batera deitu zigun eta ezin izan nintzen joan. LuisMari Segurola Zumarragako parrokoak eta nik gure kexa azaldu genioneta datorren urtean halakorik ez egitea espero dut! Gaiari helduz,Urretxu oso aldatuta ikusten dut: txikitan parrokiara joateariherrira joatea esaten genion, parrokiara bidean ia ez baitzegoenetxerik eta oso urrun geratzen zela baitzirudien. Orain, ordea, denaetxez beteta dago eta herria asko hobetu dela uste dut. Herri batetikbestera pasatzeko jarri diren pasabideak oso onuragarriak iruditzenzaizkit.