Aitor Zabaleta
Dudarik gabe. Urtero ezberdin mozorroturik ateratzennaiz eta aurten ere prestatuko dut zer edo zer. Egunero ateratzengara eta afaria ere egiten dugu. Parranda egiteko primerakoak dirainauteriak!
Maite Amilibia
Atsegin ditut, bai. Legazpiarra naizenez, ostiraleanjada mozorroturik ateratzen naiz. Norbaiti aurreko urtean erabiliduen mozorroren bat eskatu, koadrilako afaria egin eta ondorensekulako parranda egiten dugu!
Edurne Garcia
Ni ere Legazpikoa naizenez, ostiralean ateratzen garajada. Nire ustez, Legazpin ostiraletan ateratzeko ohitura hartuzenetik lehen baino giro hobea dago. Inauterietatik gehien atsegindudana parranda egitea da.
Xabier Soraluze
Lehengusua ehiztaria denez, berari jantzia eskatu etaehiztariz mozorroturik aterako naiz. Asteartean, berriz, beste zeredo zertaz jantziko naiz. Klasekook afaria egiteko ohitura dugu etaprimeran pasatzen dugu.
Unai Arteta
Urtero klasekook mozorroa prestatu eta berdin jaztengara. Oraindik irakasleak ez digu esan aurten zertaz jantziko garen.Iaz, adibidez, danborreroz jantzi ginen eta oso ondo pasa nuen.
Unai Lucena
Inauterietan oso ondo pasatzen dut, mozorrotzea askoatsegin baitut. Gainera, astearte arratsaldean eskolan merienda etafesta izaten dugunez, ez dugu klaserik izaten.