Zer da “Mantxut?”?
Hizkuntzari beldurra galtzeko eta akademizismo zurrunetik ihesegiteko ariketa bat da, ez gure bidea jarrai dezaten populuari emannahi diogun katixima bat. Hizkuntza norberak bere gustura moldadezakeen bitarteko plastiko bat dela erreibindikatu nahi izan dugu.Horretarako gazte jendeari zuzenduriko lokuzio bilduma bat egin dugu,gure adierazkortasunean izan dezakegun zuloa estali dezagun. Bildumaegiteko euskal altxor orokorra arakatu dugu, zenbait eskualdetakoeuskaldunek erabiltzen dituzten esamolde batzuk bildu ditugu etabeste zenbait guk asmatu ditugu.
Zein irizpide erabili duzue zuek asmatutakolokuzioetan?
Umorea nagusiki. Lan nagusia egin dugun Jon Alonso eta biok Iruñarrakgara eta gure inguruaren eta umorearen arabera asmatu ditugu.Beharbada hauek ez dira esportagarriak gainontzeko lekuetara, bainahelburua gazteek eurak ere honelakoak asmatzeko gai direla ikusdezaten da. Garai batean hizkuntzak klasikotzat hartzen ditugunlokuzioak edo esapideak garatu bazituen, egun ere hizkuntza biziadago eta hiztunok honelakoak sortzeko ahalmena dugu.
Kaleko hizkeran gabezia larria somatu duzue beraz…
Hala da. Euskaraz tximeleta esateko 14 hitz omen daude, baina nolaesan, ordea, “tener el mono”, “pija”, “me voy a hacer unapaja”… era ez literarioan? Gazteleraz ere nonbaiten etazerbaitegatik sortuko ziren eta euskaraz ere egin daiteke.Euskaldunoi argi gorri batzuk piztu zaizkigu: bata hitanoaren galtzeada, bestea metaforak sortzeko ahalmena da. Hizkuntza herdoiltzen utzidugu eta zoritxarrez euskaraz lehendakaria, apezpikuak eta ostatuetanibiltzen garenok maila berean ari gara. Guk mailakatze batproposatzen dugu: eskoletan “diezazukete” eta antzeko aditzakikastea ondo dago, baina ostatuetan argota sortu beharrean gaude ezbadugu erdarara joan nahi. “Hortera” erabiltzen badugu, gainera,zuberotar batek ez du zertan ulertu beharrik. Komikilaria naizenez,kezka hau betidanik izan dut.
“Mantxut?” hiru liburutan lehena da…
Bai, baina gehiago ere aterako ditugu, bilduma bat ateratzeko asmoabaitugu. Sarean webgune bat irekitzeko asmoa dugu jendearen ekarpenakbiltzeko. Izan ere, gehienok ekialdean bizi gara eta mendebaldetikere ekarpen politak egiten ari zaizkigu. Biltzen goazen heineanliburuxka berriak kaleratzeko asmoa dugu.
Liburua kalean eraginik izaten ari den nabaritu alduzue?
Nire ustez euskaldun gaixoa gaur egun nahiko kokildua bizi da“Bazkaltzaindiaren” iritzi aldaketak direla eta. Hizkuntzazgozatzeko parada galtzen ari gara; klasikoen edozein liburu hartuzgero askatasun ikaragarria zutela ikusten duzu: hizkuntz senaikaragarria zuten eta hizkuntza gozatzen zuten. Hizkuntz bizia zelaikusten da eta ez egun idatzi behar duguna. Gozatze bideakberreskuratu beharra ditugu, euskara zernahi adierazteko aukeraematen duen oso hizkuntza plastikoa baita. Ingelesez, adibidez,egunero sortzen dira metafora bisualak.
Bukatzeko, nagusiki komikilaria zaren arren, telebistaeta irratian ere aritu zara. Non aritzen zara erosoago?
Egiazko Asisko paper aurrean jartzen dena da. Irratianpertsonaia bat saltzen dut, gidoi batean oinarriturik, eta jendeanolabait engainatu, pertsonaia hori ez baita benetako Asisko.Telebistan, irratian bezala, pertsonaia bat saltzen dut baina arekonplexuagoa, irudia ere sartzen baita. Zenbat eta bitartekoaaberatsagoa orduan eta faltsuago eta alderantziz.