Banatutako idatziaren arabera, 1998ko apirilaren 30ean, Urretxuko bigazte mendian buelta bat ematen ari ziren eta jende multzo batekinguratu zituen. Bi gazteak bananduak izan ziren eta banan-bananinguruko borda batera eraman eta botila batzuk ukitzera behartuzituzten. Ondoren, mehatxu eta irainen artean, ZumarragakoErtzaintzaren basera jaitsi, Lege Antiterroristapean zeudelaezagutarazi eta Arkautera eraman zituzten. Arkauten hiru egun emanzituzten ziega batean umilazio eta tortura psikologikoen pean, etaondoren Audientzia Nazionalera eraman zituzten. Deklaratu ondoren,inolako frogarik gabe, bi gazteak Alcala-Mecon sartu zituzten etabietatik adin txikikoa zenak bertan hilabete eman zuen eta besteak bihilabete. Milioi erdiko fidantza ordaindu ondoren baldintzapekoaskatasunean geratu ziren.
Bi gazte hauen atxiloketaren ondorengo egunean ertzainak beste gaztebaten etxean sartu ziren eta auzian inkulpatu zuten. Gazte hau berekabuz aurkeztu zen Audientzia Nazionalean, non kargurik gabe askegeratu zen. Hiru urteren ostean, gazte hau berriz inplikatu dute etasei urteko gartzela zigorra eskatzen du fiskalak. Beste biak ereantzeko egoeran daude: adin txikikoa zenari hiru eta besteari seiurteko zigorra eskatzen dizkie fiskalak. Honek lehergailuenfabrikazioa, edukitzea eta biltegiratzea, talde armatuarekinlankidetza eta “Y” taldeetako kide izatea leporatzen die.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide