Izan ere, Sasieta Mankomunitateak egutegia eta bideo jokobat oparitu baititu. Egutegia mahai gainean edukitzen den horietakoada eta komiki moduko diseinua du. Goierriko herrietako jaiak,azoka bereziak eta festa herrikoiak biltzen dituen egutegi hauGoierriko etxe guztietan banatu zen Gabonetan. Bestalde, Sasietakguztiontzat eskuragarri den bideo joko bat ere prestatu du. Bideojokoaren protagonista Sasietaren maskota den Sasi da eta bereeginkizuna zaborra suntsitzea da. Joko hau betiko marzianitoen jokoenantzekoa da eta berau eskuratzeko bi modu daude: Azkarrena Sasietarenweb gunean sartu eta bertatik jaistea da, baina SasietaMankomunitatera gure datuak bidaliz gero ere etxean jokoa jasodezakegu. Bestalde, gogoratu diseinu sari bat jaso berri duenSasietaren web orriko lehiaketan parte hartuz gero opariak irabaztekoaukera ederra duzuela.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide