Jose Inazio Aldasoro albaitariormaiztegiarrak Urretxu, Zumarraga eta inguruko beste hainbatherritako baserritarrekin lan egiten du. Azkenaldian kalean "behieroen gaixotasuna" bezala ezagutzen denak bere eguneroko laneanere eragina izan du: gaixotasunaz informatu behar izan da, hartudiren neurriak jakiteko bilerak izan ditu eta hauetako batzuk abianjartzeaz arduratu da. Hori dela eta, berarengana jo dugu zenbaitgauza argitu nahien. Jose Inaziok bi gauza argi utzi dizkigu:alde batetik, arazoa ez dela komunikabideetan azaldu den bezainlarria eta bestetik jada abian jarri diren kontrolei esker, behiharagia jatea sekula baino seguruagoa dela egun.
Zer da entzefalopatia espongiformea, behi eroengaixotasuna izenaz ezagunagoa?
Burmuina eta erdiko nerbio sistema kaltetzen ditu eta batik batardietan eta behietan agertzen da. Ardietan Scrapie izena du eta1737ko idatzietan azaltzen da jada. Abelburu oso gutxitan ematenzenez eta diagnostikatzen zaila zenez ez zitzaion garrantzi handirikeman. Baina 80 hamarkadan Britainia Handian zenbait kasu agertuziren. Ordutik egindako ikerketen ondoren prioiaren teoria nagusituda. Honen arabera gaixotasun oso bereziaren aurrean gaude, proteinabat baita, eta ez bakteria edo birusa, infekzioaren eragilea.Biologiaren legeak hausten dituen gaixotasun iraultzailea izanik,asko kostatzen ari da ondo ezagutzea. Gaixotasuna zerk sortzen duen,bere sintomak zeintzuk diren eta proteinak organismoan zabaltzeko etakutsagarria bihurtzeko zenbat denbora behar duen badakigu. Sintomakazaldu eta hiru bat hilabetera animalia hil egiten da eta oraingoz ezdago sendagairik.
Nola hartu dute gaixotasuna behiek?
Teoria nagusiaren arabera gaixotasun hau ardietatik behietara pasada. Nola? administrazioei asko produzitzea komeni zaienez etaabeltzantzan irabazi marjenak oso txikiak direnez, dena aprobetxatubeharra dago. Ondorioz mendian hiltzen ziren ardiak egosi, haragiazirin merkea egin eta behiei ematen zitzaien. Egosiz gero,desinfekzioa lortzen zela uste zen eta horregatik zeuden baimenduakhildako animaliez egindako irinak. Baina orain jakin denez gaixotasunhau sortzen duen proteina askoz ere tenperatura altuagoan errebeharra dago berarekin bukatzeko.
Nolatan zabaldu da hainbeste gaixotasuna behienartean?
Gaixotasuna Ingalaterran azaldu zen eta bere jatorria eta eragina osoargi egon ez arren, Europar Elkartean indar handia dutenez, ezzitzaizkien mugak itxi eta bai pentsurako zuten irin mordoa baitakaltetuta ez zeudela ziruditen behiak ere saldu dituzte. Hori delaeta, gaixotasuna Ingalaterratik kanpo ere zabaldu da eta izurritebihurtu da. Bestalde, nahiz eta txahal jaioberria erosi, ama gaixobazegoen denborarekin gaixotasuna garatuko du. Gauzak legeak agintzenzuen bezala egin izan balira, zein behi gaixo egon zitekeen jakingogenukeen, Foru Aldundiak behi guztien jatorria eta bestelako datuakizan beharko baitzituzkeen.
Zer arrisku du gaixotasunak gizakiontzat?
Pertsonengan Creubs-Jacobs izenaz ezagutzen da eta behi haragia janazkutsatu daitekeela uste da, baina ez dirudi oso kutsagarria denik,oraingoz ehun pertsona baino gutxiagok soilik hartu baitute Europan.Beraz arazoa ez da komunikabideek aditzera eman duten bezainkezkagarria. Behia janez kutsatu gaitezkeen arren, behiaren zatibatzuk soilik dira benetan arriskutsuak, bertara zabaltzen baitabatik bat proteina kaltegarria: burmuina, nerbio sistema zentrala,bizkarrezur muina, begiak, amigdalak eta hesteak batik bat. Bestalde,giltzurrunek, plazentak, gibelak eta birikek ere arriskua dute, bainaoso txikia. Giharretan, bihotzean eta esnean, berriz, ez da sekulaprioi kaltegarria topatu. Normalean jaten ditugun behiaren zatiekarriskurik ez dutenez, jendea orain arte jan duenarengatik ere lasaiegon dadila.
Arriskua hain txikia bada, zer dela eta uste duzusortu dela psikosi hau?
Komunikabideek sekulako eragina izan dute, egunero gai honen inguruannahastera garamatzan informazioa zabaldu baita. Honek norbaitekezkutuko interesak dituela pentsatzera narama. Batzuek EE.BBen erruadela diote, beraiek gaixotasuna ez dutenez behi piloa esportatzekoasmoa dutelakoan. Ez dakit honek sinesgarritasuna duen, baina baigaixotasun honi buruzko informazio gehiegi eta okerra zabaldu dela.Bestalde, PPren gobernuak hemen arazorik ez zegoen irudia eman nahizuen, baina frogak egitera behartu dituztenean benetako egoeraikusten ari gara, berandu beti bezala. Neurriak lehenago etalasaitzeko moduan hartu behar ziren eta ez iskanbila hau guztiasortzen utzi: behi gaixoak azaltzea ona da, egoera kontrolatzen denseinalea baita.
Zeintzuk dira zehazki behi gehiago gaixotu ezdaitezen eta gaixotasuna gizakira pasa ez dadin hartu diren neurriak?
Hiltegitik pasatzen diren animalia guztiei froga egiten zaie. Batekgaixotasun hau duela ikusten bada, bere jabeak dituen guztiak ere hilegingo dira, oraingoz animalia gaixo dagoen jakiteko froga hildadagoela soilik egin baitaiteke. Dena den, aurki froga bizirik eginahal izatea espero da eta ez dira susmagarriak direnak hil beharko.Bestalde, behiei haragizko irina ematea 97az geroztik debekatua dago,baina orain gizakia elikatzeko zuzendua dagoen animalia orori emateaere debekatu dute eta animalien proteinak debekatu dituzte gizakionkontsumorako, beraz ezingo dugu gaixotasun hau animaliengandik hartu.Horretaz gain, albaitariok susmagarria den animalia bat ikustenbadugu konpetentziadun administrazioari jakinarazi behar diogu etahau hiltegira eramateaz arduratuko da. Azkenik, gaixorik hildakoanimaliak aztertzeko biltzen ari dira, ondoren beraiekin irina egineta hau zementu enpresetan erretzen ari da.
Dena den, froga 24 hilabetetik gorakoei soilik eginbehar zaie…
Hala da, baina laborategietan eginiko frogetan hiru urtetik gorakoeksoilik kutsa dezaketela gizakia argi ikusi da. Dena den,kontsumitzailea lasaitu dadin, zenbait neurri hartu diragazteagoekin: bi urtetik gorako guztiei froga egiten zaie, urtebeteeta bi urte bitartekoen organo arriskutsuenak merkatura eramateadebekatu da eta bi urte azpiko txahal edo arkume bat hiltegira eramanaurretik, baserritarrak eta albaitariok gaixo dagoen susmorik ezdugula sinatu behar dugu. Ondorioz, sekula baino berme handiagoa duenharagia jaten ari gara jada.
Nafarroan behi gaixo batzuk azaldu dira jada, HegoEuskal Herrian gehiago azalduko al dira?
Baliteke, hemen ere irina duen pentsua emango baitzitzaien behiei.Baserritarrek saltzen diotena ematen diete behiei. Pentsua hemenegina bada, ez litzake kaltegarria izan behar, hemen ez baitzegoengaixotasun hau. Baina administrazioak ezin du ziurtatu kanpoko irinasartu ez denik. Bestalde, baliteke kanpokoa zuen ama gaixoak kutsatuizana, kanpotik ekarritako animalia izatea… Dena den, ez dut usteEuskal Herrian kasu gehiegirik azalduko direnik, hemen animaliakloditzeko erabiltzen diren teknikak garbiagoak baitira. Baserritargehienak ez direnez baserritik bizi, behi gutxi dituzte eta irabazitxikia ematen diete. Hori dela eta, ez diote errentabilitatearibegiratzen eta modu tradizionalean loditzen dituzte. Nola lan egitenduten ondo asko dakit, lanean eman ditudan urteetan ez dut animaliasusmagarririk ikusi eta EAEn froga egiten hasi direnetik ez daanimalia gaixorik azaldu.
Iñaki Zunzunegi: “Behi eroenarazoaren iturburua abeltzantza intentsiboa da”
Zunzunegi familiak 28 behi ditu Olaarte baserrian.Txahalak hazi eta haragitarako saltzen urte asko daramatzatenez, osoondo ezagutzen dituzte behi abeltzantzaren nondik-norakoak. Hori delaeta, argi zuten azkeneko hamarkadetan Europako zenbait gobernurenonespenaz landu den abeltzantza intentsiboaren ondorio lazgarriakhalako batean argitara aterako zirela. Izan ere, IñakiZunzunegiren ustez, behi eroen arazoaren iturburua abeltzantzaintentsibo hori da: “Abeltzantza eta nekazaritza intentsiboakahalik eta kostu txikienaz ahalik eta gehien produzitu nahi du, askoproduzitzearen bidez merke saldu nahi du. Ustiapen edo esplotaziohandietan behi mordoa, guztiak pilatuta, izaten da. Honek behiakgaixotzeko arriskua areagotzen du. Behiei hildako animaliez egindakopentsu merkeak ematen zaizkie, klenbuterolaz eta bestelakoezlehenbailehen puztu… Maiorista gutxi batzuek mundu osoa hornitunahi dute merke produzituz eta, noski, orain ikusten ari garakalitatea jaisteak dakartzan ondorioak. Baina hau ez da behiekinsoilik ematen, gainontzeko animaliekin ere berdin lan egiten baitute,nahiz eta hauen kasuan ondorioak oraindik argitara ez diren atera.Barazkiekin ere antzera gertatzen da: pestizida mordoa botatzenzaizkie, barazki transgenikoek gero eta indar gehiago dute… etahonek ere bere kalteak ekarriko ditu”.
Dena den, Euskal Herrian, bertako produktuak kontsumituz gerobehintzat, lasaiago egoteko arrazoirik ba omen dugu. “Hemenbetidanik nekazaritza eta abeltzantza estentsiboaren eredua jarraitudugu eta bertako sindikatuak ere lurrari loturiko abeltzantza etanekazaritzaren aldekoak dira. Behi guztiak belarraz ezin dituguelikatu eta pentsua ere ematen diegu, baina Euskal Herrian ez dieguhildako animaliekin egindako pentsurik ematen behiei, zerealekinegindakoa baizik. Argi dago animaliekin egindako pentsua oso txarraizan behar dela, ganadua ez baita haragijalea. Hemen, beharbada,zenbait gauza gaizki egingo ditugu, baina ziur naiz hemen baino hobeez dela inon lan egiten”.
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza eta baita baserritarrak ere nahikolasai daudela dio Iñakik: “Eusko Jaurlaritzarekinbilera bat izan genuen eta EAEn behi zororik ez zela azalduko ustezutela esan ziguten. Guk ganadua nola elikatzen dugun bazekitela etabat edo beste agertzen bazen, kanpotik ekarritakoa izango zela”.Benetako egoera ezagutzea uste izan honek bultzatuko zuen beharbadajaurlaritza hemengo behiei egin beharreko frogen gastuari berak aurreegitera. “Behi eroen gaixotasunaren testa animalia hilda dagoelasoilik egin daiteke momentuz eta beraz, hiltegian egingo diete frogaguk eramandako animaliei. Froga hauek egiteko 2.500 milioi pezetagastatuko ditu jaurlaritzak aurten. Espainiako gobernuak gusturahartu zuen jaurlaritzaren erabakia, beraien egoera gurea baino askozere okerragoa baita: hiltegiak blokeatu egin dira, ganaduarenhondakinekin zer egin ez dutenez animaliak hiltzeari utzi baitiote.Hemen errausketa-labea martxan jarri denez, ez da halakorik gertatu”.
Dena den, zuzen lan egiten ari direla dakiten arren, euskalabeltzainek ere badute kezkatzeko motiborik: “96az geroztik genuengaitz honen berri. Hasieran urrutiko kontua zela zirudien, bainapixkanaka hurbiltzen joan da eta hemen oraindik kasurik eman ez denarren, gaixotasuna hildako animaliez egindako pentsua emateagatiksoilik ez dela sortzen ere esaten dute eta kasuren bat agertuz gerohartuko diren neurrien beldur gara. Hori bai, edozein neurri delaere, gobernuarentzat gastu handia izango da. Egia esan, nikuste beraiek ere ez dakitela nola konpondu arazoa”.
Hartuko diren neurriak euren kalterako izan badaitezke ere, arazoaargitara atera izanaz pozik dira Iñaki eta bere aita:“Beharbada guk behea joko dugu, baina beste batzuek ere jo dezatelaeta behingoz lehertu dadila egoera. Izan ere, sekulako zerrikeriakegiten dituztenekin lehiatu ezinik gabiltza aspaldian. Beraien pareanjartzeko merke saldu beharra dugu, nahiz eta beraiek baino hobeto lanegin eta txahala hiru hilabete gehiago gizentzen izan. Askotan, salduezinik ibiltzen gara, merkeagoak diren kanpokoak erosten baitituzte”.
Iñakiren eta bere aitaren ustez larridura honek guztiakzenbait gauza aldatzeko balioko du, “honek guztiak gobernuei zeinjendeari behingoz begiak irekiarazteko balio izatea espero dugu. Izanere, gobernuek diru piloa gastatu beharko dute arazoa konpontzeko etajendeak merkea eta ona ezinezkoa dela ikusiko du. Epe motzera zeinerabaki hartu eurek ikusiko dute, baina epe luzerako konponbidealortzeko arazoa sustraietatik moztu beharra dago eta honekabeltzantza estentsiboa bultzatzea suposatzen du. Bestetik, jendeaerosten duenaz informatzen hasi beharko da eta pixka bat gehiagoordaintzea komeni zaiola konturatzea espero dugu”.
Juanjo Otaegi: “Arazoak ez du salmentetaneragina izan”
Harakinek ere badute, noski, zeresanik azken hilabeteotan hizpidebihurtu den gai honetan. Izan ere, beraiek dira kontsumitzaileenbeldurra eta mesfidantza pairatu dezaketen lehenengoak. Dena den,Juanjo Otaegi zumarragar harakinak esan digunez, berakez du behi haragiaren salmentetan beherakadarik nabaritu: “Jendeaurduri dabil baina nik ez nuke esango salmentak gehiegi jaitsidirenik. Bezeroek asko galdetzen dute: ea ekartzen ditudan txahalakhemengoak diren… Informazio oso garbirik ere ez da ematen etaerraiak txarrak zirela esan zutenean, adibidez, gibel gutxiago salduzen. Baina orain arte arazoa behiekin izan da eta harategietangehienbat zekor gazteak saltzen dira”.
Juanjok ez du uste aurrerantzean ere arazo honek beraieigehiegi kaltetuko dienik, baina bai ordea behiekin lan egiten dutengainontzekoei: “Ekonomikoki arazo handiak ekar ditzake honekguztiak. Harakinok beharbada arazo ekonomikoa izango dugu, bainaganadua hazten duen jendeak pairatuko du gehiago. Orain artekoirtenbidea behi kaltetu bat azalduz gero inguruko guztiak hiltzeaizan da eta honek abeltzainak porrotera eraman ditzake. Noski,gobernuek laguntzaren bat eman beharko diete eta azkenean askokostako zaigu denoi”.
Orain behiekin azaldu den arazoa, aurrerantzean beste animaliekin ereematea ere suerta daiteke eta Juanjok ere hau gerta daitekeelauste du, “txahala segur aski jakien merkatuan gehien kontrolatzenden produktua izango da. Behiekin arazo hau azaldu bada, balitekekontrol gutxiago pasatzen dituzten animaliekin ere arazoak agertzea.Nire ustez gaixotasun hau betidanik egon da, zergatik azaldu direnorain hainbeste kasu? beharbada lehen baino gehiago kontrolatzendelako. Espainiako gobernuak ere duela hilabete pare bat arazorik ezzegoela zioen, baina frogak egiten hasi direnean behi gaixoak azaldudira. Arazoa Europa osoan ematen da, baina positibo kasu gehiago behigehiago dauden lekuetan azalduko dira, noski. Duela gutxi,adibidez, Orkoienen bi behi gaixo azaldu ziren eta herri horretanbehiak ia urte guztian mendian ibiltzen dira. Beraz, ez dago ziuresaterik arazoaren erruduna pentsua, esplotazio handietan lan egitekoera… edo zer den. Hori bai, egungo egoerara iritsi izanaren erruhandia administrazioek dute, arazoa azaldu zenean ezkutatu eta garaizirtenbideak aurkitzen saiatu ez zirelako”.
Dena den, Juanjoren ustez, kontsumitzaileak lasai egon behardira, “orain arte zehazki zer gertatu den ez dakit, baina hemendikaurrera Europa guztian kontrol berdinak ezarriko dira eta denokhortik pasa beharko dugu. Hemendik aurrera hiltegitik ateratzen denharagi guztia garbia izango da, beraz. Baina gaiak hainbeste zeresaneman duenez jendeak urduritasuna galtzea hilabete batzuk kostako da.Jendea lasai egon dadila, teknikoek ere urduritasunerako arrazoirikez dagoela diote eta”.