Beñat iazko udan pasa zen profesionaletara bere anaia Unairekin batera, baina Unaik 4 t´erdiko txapelketan Akilesen tendoian lesioa izan zuen eta ez du binakako txapelketa jokatzerik izan. Beñatek, ordea, primeran aprobetxatu du eman dioten aukera eta txapelketa bikaina jokatu ondoren, ASPE eta Garfeko beste pilotari batzuekin batera Eibarko Astelenan entrenatzeko deitu diote. Bertan ASPEko begiralea den Panpi Ladutxe izaten da eta ondo arituz gero festibaletako lehen partiduak jokatzeko aukera izan dezake.
Beñatek dioenez “profesionaletara pasa izanak ilusioa berreskuratzeko balio izan dugu eta aspaldiko partez partiden aurretik urduritasuna nabaritzen dugu. Gustura nabil eta 2. mailan hiruzpalau ezik gainontzekook antzera gabiltzanez, ondo arituz gero festibaletako hirugarren partiden ordez, lehenengoak jokatzeko aukera izango dudala uste dut”.