Otsailaren 20an Urretxuko Kultur Etxean izanziren eta ordubete inguruko saioa eskaini zuten areto nagusia betezuten bi herriotako musika zaletuen gozamenerako. Emanaldian, Edurneketa Donatok, kalejirak, fandangoak, arin-arinak eta euskal folklorekobeste hainbat kanta jotzeaz gain, musika klasikoko eta ertamerikarzein hegoamerikar folkloreko hainbat pieza eskaini zizkiotenentzulegoari. Horretarako Donatok, trikitixari laguntzeko ohikoa denpanderoa jotzeaz gain, bongoak, danbor afrikarra, xilomarinba,kriskitinak eta beste hainbat perkusio tresna ere erabili zituen.Entzulegoan haur asko egon ziren eta emanaldiak kutsu pedagogikoaizan zuen, pieza ezberdinen artean Edurnek jo behar zuten hurrengoazein zen eta instrumentu bakoitzaren ezaugarriak azaldu baitzituen.Kontzertu oso dinamikoa izan zen, entzuleek abesti ezagunak txalokaeta kantatuz jarraitu baitzituzten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide