-Zer izan nahi zenuen umetan?
Goi mailako eskubaloi entrenatzailea, kirola betidanik gustukoa izan baitut.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Bideoz grabatu eta muntaiak egitea.
-Bizitzeko toki bat?
Urretxu-Zumarraga, eta aukeran San Martin auzoa, bertan jaio bainintzen. Gainera garai hartan Urolako trenaren horma eta erreka artean geundenez, nahiko “independenteak” ginen.
-Gustuko eskubaloi jokalaria?
Urdangarin eta Masip. Gainera, oso gazteak zirela, euren partidu bat arbitratu nuen.
-Urolan ikusi duzun jokalaririk onena?
Asko daude. Konpletoena Iker Soraluze izan da. Etxeko Masip dela esango nuke. Indartsuena, berriz, Gorka Mendia izan da eta liderra Tomas Andueza.
-Gustuko eskubaloi entrenatzailea?
Valero Ribera eta Julian Ruiz. Azken hau hemendik gutxira Espainiako selekzionatzaile izango dela uste dut.
-Barca ala Bidasoa?
Lehenengo Bidasoa.
-Eskubaloiak eskaini dizun unerik gozoena?
Maila igotzea lortu genuenekoa.
-Eta garratzena?
Orain bizi duguna. 3 urtetan gogor borrokatu genuen mailaz igotzeko eta zoritxarrez, azkarregi jaitsiko garela uste dut.
-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Inor ez bereziki.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Berdin zait.
-Egindako azken oparia?
Emazteari bere urtebetetze egunean oparitu nion argazki kamera.
-Eta jasotakoa?
Bonboi kaxa bat.
-Data bat?
Alaba jaio zenekoa.
-Neska izen bat?
Mertxe eta Ruth.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Diario Vasco eta Egunkaria.
-Gustuko telebista saioa?
Telebista gutxi ikusten dudan arren, 50X15.
-Bereziki gorroto duzuna?
Bazkalondoan botatzen dituztenak eta telenobelak.
-Liburu bat.
Azkenaldian Juan de Dios Romanen eskubaloiaren metodologiari buruzko batzuk irakurri ditut.
-Filme bat.
Ikusi dudan azkena “El exorcista” izan da.
-Gustuko abestia?
Instrumentalak atsegin ditut batez ere, bideo muntaietan sartzeko aproposak dira gainera. Bat aukeratzekotan Balay elektrotresnen iragarkikoa.
-Soinu bat.
Pianoarena.
-Usain bat.
Mendikoa, naturarena.
-Ukitzeko…
Terziopeloa, orokorrean leuna den edozer.
-Janari bat.
Makarroiak eta marisko entsaladak.
-Ura ala…
Poteozalea ez naizen arren, bazkaltzeko ardo ona izatea atsegin dut.