Horretarako “Bi-Tartean”ek urteko plana aurkeztu du. Aurtendendarien profesionaltasuna areagotzeko ikastaro batzuk proposatuditu: internet, eskaparatismo eta paketegintza, euskara etabezeroarekiko tratuari buruzkoak hain zuzen ere. Hauetako lehena,internet ikastaroa, martxoan hasiko da. Ikastaro hau EuskadikoKutxarekin batera antolatu du dendari elkarteak.
Horrez gain, euroa badatorrela eta, lehenbailehen erabiltzen ohitzekokanpaina bat prestatu dute datorren urtarrilaren baterako dendari etabezeroak prest egon daitezen. Eta herriko txikienek herrian bertanprimeran pasa dezaten ekintzak antolatuko dituzte.
Ekintza hauek guztiak burutzeaz gain, momentu honetan elkarteak duenerronka nagusia bere burua indartzea da. “Bi-Tartean”ek ahaliketa dendari gehien batuko dituen elkarte sendo bat izan nahi du. Horidela eta bazkide kanpaina burutzen ari da. “Bi-Tartean”ekdendarien bilgune izan nahi du, dendari bakoitzaren egoerapartikularra ezagutu, eta elkarteak duen pisuarekin dagokionerantzuna bilatu.
Lan horretarako “Bi-Tartean” udalekin elkarlanean arituko da. Bihilabetetik behin batuko da bi herrietako merkataritza-zinegotziekinbi aldeetako arazo eta ekimenei buruz hitz egin eta denen arteanaurrera egiteko.
“Bi-Tartean” elkartea lan guzti hauek egiteko sostengua emangodion bulego batez balia daiteke. Izan ere, abendutik ZumarragakoUGGASAko egoitzan dago Urola Garaia eta Urola Erdiari dagokion EuskoJaularitzako Merkataritzako Laguntza teknikorako Kabinetea (MLTK).Bulego honetan bi teknikarik dendarientzako eta beraienelkarteentzako aholkularitza lanak egiten dituzte: merkealdikogorabeherak, dirulaguntzak…etab.