Mikel Urdangarinen kontzertua hilaren 9an (065. alea)
Bere lehen diskoa “Haitzetan”izenekoa izan zen eta 98an sona eman zion “Badira hiru aste”izenekoa kaleratu zuen. Ordutik Euskal Herriko luze zabalean ibili dakantari eta hemendik kanpo ere emanaldi andana egin ditu: Kanariarirletan, Madrilen eta Edinburgon, esaterako. 2000ko udazkenean“Ispilue” izenburua duen bere azken diskoa grabatu eta DurangokoLiburu eta Disko Azokan aurkeztu zuen. Ukitu estilistikokontenporaneoak, folk anglozeltak, country amerikarraren usaina,harizko instrumentuen klasikotasuna, akordeoiaren oihartzuna eta rockinguruko baladak topa ditzakegu bere azken lan honetan. 14 kantekosatzen dute “Ispilue” eta gehienak Mikelek berak konposatuakbadira ere, zenbait abestik Unai Iturriaga, Igor Elortza, IñakiAurrekoetxea eta Gerardo Markuletaren testoak dituzte. Azken diskohonetako kantak izango dira, hain zuzen ere, Mikelek bere taldearekinUrretxun eskainiko duen emanaldiaren oinarria. Aldez aurretikosarrerak 1.000 pezetatan erosi ditzakezue Kultur Etxean edoZumarragako Udaletxean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide