Grabagailua jada piztua nuen (lehenengo momentuko urduritasuna eregordeta izatea atsegin dut); parean eseri zitzaidan adiskideari soegin eta nahiago izan nuen hitzik ez esatea. Bere begien koloreekdena uzten zuten argi. Ezer esan gabe altxatu zen barrarantz zer edozer eskatzera, aitzaki prestatua. Malkoak begirada gardentzen hasiakzeuden; baina nola ez, lotsa beharra baino handiagoa bilakatzen da.Hori uste nuen, ordurarte behintzat.
Elkarrizketa beste egun baterako uztea proposatu nahi izan nuen,baina zerbaitek oihukatzen zidan, momentu zail horrek ere zerbaitirakatsiko zidala: “gizakiari zoriontasuna bilatzea besterik ezzaio irakatsi, baina horretarako zauri asko miazkatu behar dira, etahori da naturaltasun osoz egiten jakingo ez duguna, geure ingurukoek,adiskidetzat hartzen ditugunok, errealitatearen sufrimendua adierazinahi izatea madarikaziotzat hartzen ez duten bitartean. Ene inguruariburuz hitz egiten ari naiz noski”. Hoztasun gehiegizko batezesaten zituen gauzak, gaztea izan arren eskarmentu asko hartutakoabera.
Iritsia zen grabagailua itzaltzeko ordua. Izanak nigan sortu duenkorapiloa erretzen hastearen beharra bizi nuen neuk ere momentuhartan, eta aitortu beharra daukat, askatzea lortu ez nuenarren,(“bakoitzaren lan pertsonala da hori, itxaroten ikasi beharduzu”) bata besteari oparitzen ari ginen momentuzko berotasunak eraberri bat ekartzen ari zen aldamenera.Une konkretu horretan berak etanik beharrezkoa zitzaigun izakera agertzen jakin genuen. Orain arteezaguturiko San Balentin egun aberatsena. Pertsonala.
Lagun bat izan nuen jendearekin tratu berezi bat edukitzennekiela esaten zidana, entzuten, hor egoten eta beharrezko hitzakeskainiz aurrera egiten,(orain ezagun sinple eta esanahi gabekoabilakatzearen lanean nabil, bera ez zen gauzen dimentsioa neurtzenjakitera ailegatu). Gizakiaren absurdoak behartzen zaitu hautaketakegitera.
Araiz Padrón Plazaola