Bestalde, otsailaren 27an mozioa aurkeztu zen Zumarragako Udalekoudalbatzan eta hilaren 19an Urretxukoan aurkeztuko da. Mozioak honakolau eskakizunak ditu: hiru gazteak Euskal Herriko epaitegi bateanepaituak izan daitezela, Entzutegi Nazionalak, Lege Antiterroristaketa adin gutxikoen lege berriak dakarren babesik eza, giza eskubideenurraketa eta epaiketarako prozesuaren berme gabezia salatzea, gazteeieta senitartekoei elkartasuna adieraztea eta mozioa EntzutegiNazionaleko presidenteari eta kausa tramitatzen duen salarabidaltzea.
Zumarragako Udalbatzara EA-EAJ, EB eta EH taldeetako ordezkariaksoilik azaldu ziren eta mozioa ez zen onartua izan, EA-EAJk eta EBkaurkako botoa eman baitzuten. EA-EAJ udal taldeak Udalak ez duelakontu honetan sartu behar adierazi zuen “Zumarragako beste herritarbatzuk ere epaitu baititzakete beste arazo batzuk direla eta”.Bestalde, talde honek prozesu penal guztietan prozesu-garantiak etaerrugabetasun-presuntzioaren eskubidea errespetatzea eskatu zuen etakritiko agertu zen mozioan aipatzen den legislazioarenaurrean.
Otsailaren 7an Salatzen-ek, epaituak izango diren hiru gazteak etaAitor Ibero abokatua buru zirela, prentsaurrekoaeskaini zuen Pagoeta Antzokian. Bertan hiru gazteek atxiloketa etagartzelaratzearen bertsioa eskaini zuten eta Aitor Iberokauzia nola doan azaldu zuen. Aitor Iberoren esanetan“98an Entzutegi Nazionaleko fiskalak botila haiek izateak ETAkokide izatearekin harremanik ez zuela esan zuen eta beraz, hirugazteak epaitzeko eskumena Bergarako epaitegiarena zela”. Hala ere,epaiketa azkenean Entzutegi Nazionalean izango da, “Bergarakoepaileak epaiketa Madrilen izatea lortu nahi zuen eta EpaitegiGorenak azkenean hala erabaki du. Zergatik? Ertzaintzak Gaizkarenetxea miatu zuenean KASen, Jarrairen… aldeko paperak aurkituzituelako”.
Iberok auzi honetan zerikusia duten Ertzaintza, Bergarakoepaitegia, Auzitegi Gorena eta Entzutegi Nazionalaren jarrera salatuzituen: “Ertzaintzak hasieratik eskubideen murriztapena egin zien:Lege Antiterrorista ezarri, gurasoei ez zieten atxiloketaren berrieman eta beraien abokaturik gabe izan zituen. Bestalde, ardura handiadu epaiketan, hatz markarik eta bideorik ez dagoenez ertzainentestigantza baita froga bakarra. Gainera espainiar justiziaadministrazioak inongo bermerik gabe ematen du inkomunikazioa,Bergarako epaitegiak eskuak garbitu izan ez balitu ez ginateke egungoegoeran egongo, Euskal Herritik urrun den Auzitegi Gorenarentzateranskailu batzuk izatea nahikoa da ETAren laguntzaile izatealeporatzeko eta Entzutegi Nazionalak euskal gazteriaren aurkakojarrera du, 16 urteko gartzela zigorrak ezartzen ari baita ustez kaleborrokan aritzeagatik”.
Aitorrentzat, Gaizkarentzat eta Josebarentzateskatu dituzten gartzela zigorrak txikiagoak badira ere (3 eta 6urtetakoak), berriro gartzelatik pasa beharko dira egoerariktxarrenetan ere euren errugabetasuna aldarrikatu duten arren. Hauguztia ikusirik hiru gazteekin hitz egiten izan ginen eta epaiketaheldu aurreko egun hauetan nola sentitzen diren azaldu ziguten.
Hasieratik zuen errugabetasuna defendatu duzue, nolasentitzen zarete epaiketa aurreko aste hauetan?
Urduri eta epaiketa noiz iritsiko zain gaude, gertatu beharrekoagerta dadila behingoz. Badakizu egunen batean epaiketaren egunairitsiko dela, baina atxilotu gintuztenetik ia hiru urte pasa direnezkontua ahaztu ere egiten duzu jada eta bat-batean berriro bueltatuda. Dena den, hiru urte hauetan astero Bake Epaitegira joan sinatzerajoan behar izan gara eta ezin izan dugu aste bete baino gehiagoherritik irten.
Nola aurrikusten du epaiketa zuen abokatuak?
Gauzak objetiboki planteatuz gero, gure aurkako frogarik ez dagoenezeta ertzainen testigantza soilik dutenez absolbitu egin beharkogintuzkete. Teorian gureak diren eta ehundik gora koktel eramatekoerabiltzen omen genituen bi motxiletan ez dago gure hatz markarik,baina Entzutegi Nazionalean honek guztiak ez du garrantzi handiriketa euren testigantza nahikoa izango da. Gauzak asko aldatu dirasu-etenaren garaitik hona: orduan kale borrokako kasu gutxi epaituziren, Entzutegi Nazionaleko fiskalek zigorra negoziatu egiten zuteneta ondorioz honelako kasuetan ez zegoen gartzelara joan beharrik.Orain, berriz, epaiketa askoz ere gehiago egiten ari dira etafiskalek ez dute zigorra negoziatzen. Gurea euskal gazteriarenaurkako epaiketa politikoa izango da. Bestalde, gartzelara bidaltzekoterrorismoa leporatu beharra dago eta guri hau leporatzeko Gaizkarenetxean topatu zituzten eranskailu batzuetan oinarritzen dira.
Ertzainen testigantzaren finkotasun eza bestepunturen batean agerian gelditzen al da?
Hirurok Irimo inguruko txabola baten barruan koktelekin harrapatugintuztela eta Gaizkak ihes egin zuela diote. Nola da posibleGaizkak ertzainen artetik txabolatik ihes egitea? Paretakzeharkatzen al daki? Txabola barruan atxilotu gintuztela diote etahala balitz ezingo ginateke bertatik atera. Hamaika kontraesan daude,baina beraien deklarazioak gureak baino balio handiagoa izango du etaokerrenerako mentalizatuak gaude. Kalean ekintza batzuk daude etaertzainek ezin diete aurre egin, baina presio politikoaren etamediatikoaren aurrean hauei erantzuna eman beharra diete. Hori delaeta, ezker abertzaleko kideak izateagatik ezagunak garenoiatxilotzera jotzen dute.
Bestalde, inork ez zintuztela epaitu nahi zirudien…
Hasieran Entzutegi Nazionalak eraman zituen eginbideak, bainaepaileak zein fiskalak terrorismoagatik epaitzeko frogarik ez zegoelaeta Bergarako epaitegiari pasa zion kasua. Bergaran epaitu izanbagintuzte, ez ziguten terrorismoa leporatuko eta zigorra txikiagoaizango zen, baina Bergaran eskuak garbitu zituzten eta kasuaAudientzia Nazionalera bidali zuten bueltan. Honek Auzitegi Gorenarenesku utzi zuen nork epaitu behar gintuen erabakitzea eta EntzutegiNazionalari eman zion eskuduntza.
Honen guztiaren aurrean “Salatzen” herriplataforma sortu duzue…
Epaitu egin behar gintuztela ikusirik, jendeari asanblada baterakodeialdia luzatu genion eta ordutik bilerak egin ditugu astero KulturEtxean. Plataforma gure kasu zehatzari erantzuna emateko sortu bazenere, asmoa lortu dugun atxikimenduari esker (500 sinadura inguru)etorkizunean azaldu daitezkeen antzerako kasuetan ere lan egitekoprest egotea da. Gazte jendeari eskerrak eman beharrean gaude,sekulako lana egiten ari baitira, baina helduek ere parte hartzeanahi genuke, hurrengoa euren seme-alabak edo ilobak izan baitaitezke.