Zentroa bost modulutan banatua dago eta 40 gazterentzako lekua du.Maiatzean bi lehenengoak ireki behar ziren, sei hilabeteren buruanbeste bat, handik hiru hilabetera laugarrena eta 2002ko udaberrianazkena, baina Sabin Intxaurragak, EAEko Justizia sailburuak,erasoaren ondorioz irekitzea atzeratu egingo dela etakonponketa zergapekoek ordaindu beharko dutela esan zuen.Intxaurragak “haserrea” eta “sumindura” azaldu zuen: “kalteakehundaka milioi pezetakoak izan daitezke” adierazi zuen. “Herribat ez da suntsikeriarekin eraikitzen. Subiranotasunaren alde ez dasuntsikeriarekin borrokatzen, hori eguneroko lanarekin, guztionlanarekin lortzen da” esan zuen sailburuak. Ekintzarenzergatiagatik, berriz, Intxaurragak zioen gero eta zailagoa delapentsatzea “ekintza hauek bultzatu eta egiten” dituztenek“irizpide errealak” erabiltzen dituztela.
Zumarragako Udalak, bestalde, “bere indar guztiaz” gaitzetsi zuenerasoa, talde politiko guztien babesarekin eta EHrenabstentzioarekin. “Euskal Herri guztiaren aurkako eraso zuzena da,eraikin publikoa baita” esan zuen Udalak. Baita “euskalautogobernuari egindako erasoa”, Eusko Jaurlaritzak duelako GazteJustiziaren esparruan erabakiak aurrera eramateko eskumena.
Erasotzaileei galdetu zien ea hori den beren ekarpena “euskalgazteek estatuko zentroetan pairatzen duten sakabanaketaren kontrakoborrokan”. “Atentatua euskal langileriaren aurkako erasoa erebada”, esan zuen Udalak. “Izan ere, egunotan elkarrizketak egitenari ziren, zentro horretan lan egiteko pertsonak aukeratzeko”.