“Txateoa” ekarri nahi nuke hizpide lerrootara teknologiengoraipamena egiten hasiz gero. Denen ahotan da,batak neska lagunabilatu duela txataren (Ez nahastu Aldiriko kamarera finarekin)bitartez, edo besteari mutil fin bat azaldu zaiola bide berberetik.Hainbesteraino iritsi gabe, rollo politak suertatu daitezke sarean(Interneten, alegia), baina argi ibili behar usteak erdi ustel izanez daitezen.
Gertaturiko hau benetakoa da, baina ez dugu esango nori gertatuzitzaion, barregarri ibiltzekotan gure politikoekin nahikoa dugulako.Gure lagun anonimo hau hor zebilen, kontu kontari, “Kaixo t.kom”en,neska gazteren bat topatzeko itxaropenarekin eta beti ere umoreonean. Halako batean, “Laura” izeneko bat sartu zitzaionpribatutik, eta sekulakoak esaten hasi. – Ez zara oroitzen atzo zeresan zenidan?”, – Ez bada , zioen, Inozente, gure lagunak. -Mingainarekin zer egin behar zenidan ere ez?, – Ba, ez, berriro ere gure lagunak, Mingaina ahoan bueltaka astinduaz, “Nonibili hintzen atzo?” galdetuaz bezala.
Laurak txateko tenperatura igotzen ari zen, eta gure gizonkoitaduarena ere bai, eta gauzak pil-pilean zeudenean, han nonagertzen den beste pribatutik Peio. – Hi, laguntza behar diat, osogaizki negok, norbaitekin hitz egiteko premia diat!! esaten zuenPeiok, bere burua seminariotik alde egindako obseso sexuala bezaladefinituaz. “Ederra kontua, bi obsesoren artean ez negok bada txathonen erdian, Jesukristo gurutzean bezala?” pentsatzen zuen gurelagunak.
Egoera ez zen txantxetakoa, Laurak mingaina bere hanka arteanastintzeko eskatzen zion, eta Peiok mingaina nola astintzen zuenentzuteko eskatzen zion berriz.- Azkenerako, bata orgasmo puntuanzegoen, eta bestea, bere buruaz beste egiteko puntuan. Gure lagunak,berriz, ez zekien zer egin: Laurarekin oso egoera bizigarria zegoen,ezin utzirikoa, baina Peio ezin zuen kolgatuta utzi: “Hau edozeintontakeria egiteko gauza dek!” pentsatzen zuen. Egoera zeharonahastua zegoenean, derrepente, JAJAJAJA mordo bat agertzen hasi zenpantailan. Begira gelditu zen, eta berriz ere JAJAJAJA gehiago etagehiago. Orduan argitu zen misterioa:bere lagun Iñaki zen,adarra gogotik jotzen, Txataren anonimotasunaz baliatuz, bi obsesuenantzezpena egiten. Hurrengo leitu zitekeen esaldia, Iñakirenpantailan, hauxe zen: “Mekaguendios, kabroi halakoa!”
J.M. Bereziartua