Aitor Gabilondoren esanetan “akordio hau oso positiboa da,Etxebideren esperientziak etxeen adjudikazioan oso lagungarria izangobaitzaigu. Eskariak herrian bertan egin ahal izango direla argi utzibeharra dago eta garaiz jakinaraziko da non eta nola egin”.
Bestalde, etxebizitzak enpresa pribatu batek eraikiko dituen arren,Udalak euren banaketa egiteko eskuduntza bere gain hartu du eta EuskoJaurlaritzak jartzen dituen baldintza berberak ezarriko ditu. Hau da,etxebizitzarik ez izatea, bertakoa izatea, soldata baldintza batzukbetetzea eta aurrez laguntza publikorik jasoa ez izatea. Iraileaneskariak aurkezteko epea zabaltzea espero da.
Bidaurretan babes ofizialeko 102 etxebizitza eta edozeinek eskuratuahal izango dituen 161 garaje eta 13 etxebizitza bifamiliar eraikikodira. Babes ofizialeko etxeetatik 75ek hiru logela izango dituzte(84, 85 eta 90 m2-takoak izango dira) eta 27k bi logela izangodituzte (65m2 izango dituzte). Horretaz gain, inguruan kotxeentzakoaparkalekuak eta eraikuntza komertzial bat ere eraikiko dira.
Aitorrek eta Javierrek esan zutenez “Zumarraga babes ofizialekoetxeen eraikuntzan aitzindaria izan zen, baina promozio librekoetxeak oso garesti jarri dira (300.000 pta. inguru m2ko) eta soldatakez dira proportzio berean igo. Eusko Jaurlaritzaren EtxebizitzaSailaren datuen arabera etxebizitza berrien eskaria egiten dutenen%92a 18 eta 34 urte bitarteko gazteak dira eta 9 eta 16 milioibitartean balio duten 65-90m2ko etxeak nahi dituzte. Hau guztiaikusirik Udalak zerbait egin beharra zuen”.