Hiru gazteak autobus bat bete zuten hainbat herritarrekin batera joanziren Madrilera eta Audientzia Nazionalera heldu bezain prontoustekabekoa jaso zuten. Izan ere, Aitor Ibero abokatuak fiskalakeskatuko zuen zigorra negoziatzea eskaini ziola azaldu baitzien.Fiskalak 6 urteko gartzela zigorra eskatzeko asmoa bazuen ere,gazteek euren burua erruduntzat deklaratzearen truke bi urtekozigorra soilik eskatzea eskaini zien. Hauek akordioa onartu zuten etahonenbestez, ez dira gartzelara joango.
Aitor Martinezek azaldu zigunez “bost ordu inguruko epaiketaespero genuen, baina abokatuak iritsi bezain pronto fiskalarekinlortu zuen akordioa azaldu zigun eta gure esku utzi zuen onartu edoez. Dena den, berak eskaintza onartzea gomendatu zigun, su-etenarenostean fiskalek ez baitute eskatu duten zigorra negoziatu eta zigorgogorrak ezarri baitira. Zalantza latza izan genuen, guk errugabeakgarela frogatu nahi baikenuen, baina gartzelara joateko arriskuasaihestea erabaki zuten Joseba eta Gaizkak. Nahiz eta errugabeak izaneta hori beti defenditu izan, izandako azpijokoa dela eta, errudunakdirela esan behar izan dute. Ez dira gartzelara joango, bainaepaiketaren gastuak ordaindu beharko dituzte, inhabilitatuak daude,aurrekari penalak izango dituzte…”. Aitorri dagokionez, berakez daki oraindik noiz epaituko duten, baina bere ustez “epaiketaJoseba eta Gaizkarenaren antzekoa izango da eta neure buruaerruduntzat jo beharko dut”.
Epaiketaren ostean, Salatzenek ez du erabaki oraindik etorkizuneanbere lanarekin jarraituko duen: “batzuk gure kasua amaitu denarren, plataformak lanean jarraitzearen aldekoak dira, etorkizuneanjende gehiagok guk izan dugun antzeko arazoa izan baitezake etaSalatzenen babesa ezinbestekoa izan baitaiteke”.
Dena den, gai honek guztiak orain arte eman duena ez zenepaiketarekin amaitu. Epaiketa aurreko astean, martxoaren 12an,Salatzenek aurkeztutako mozioa aztertu behar zen Urretxuko Udalekoudalbatzan. Baina EA-EAJ taldeak, Zumarragan bezala, mozioarenaurkako botoa emango zuela ikusi zen bezain pronto, gazte batzuekUdaletxeko Areto Nagusiko argiak itzali zituzten, UTBren kameraestali eta alkatearen mahaira simaurra bota zuten; udalbatza bertanbehera gelditu zen. Ondoren zenbait gaztek Udaletxeko atea kateazitxi zuten eta udalbatzan bildutakoak udaletxean ordubetez itxirikgelditu ziren udaltzainek kateak moztea lortu zuten arte. Udaletxetikateratzea lortu zutenean, pankarta baten atzean zihoazenzenbait lagun Pello Gonzalez alkateari eta bere alderdikideei segikaibili ziren.