Baina oraingoz behintzat, Iker Urretxun da eta bere asmoa lehenbailehen Arte Ederretako ikasketak amaitu eta lanean hastea da. Arte mundutik bizitzea oso zaila dela dio Ikerrek, baina irakaskuntza ere gustukoa duela dio. Izan ere, haurrekin egotea oso gustuko du eta larunbatero beraiekin eskulanak egiten aritzen da Urretxuko Kultur Etxean. Horretaz gain, Kultur Etxerako beste hainbat lan ere egiten ditu: Juan de Lizarazu erakusketa aretoan egiten diren erakusketetan harreragile lana, esaterako.
Honekin batera, gehien atsegin dituen artearen alorrak jorratzen ditu. Urretxu-Zumarragako Antzerki Eskolako kidea da eta normalean beti izaten du koadro bat edo gehiago eskuartean. Izan ere, koadro bat margotzea ordenagailuan hasi eta lientzoan amaitzen duen prozesu luzea baita. Azken boladan teknika mistoa duten eta garai batean baino figuratiboagoak diren koadroak margotzen ditu.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Medikua.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Lagunekin egotea eta bizikletan ibiltzea.
-Bizitzeko toki bat?
Bilbo. Dena duen hiria da, beti dago zer egin edo ikusi eta mugimenduan dagoen hiri bat da.
-Margolari bat?
Frank Stella.
-Koadro bat?
Velazquezen “Los borrachos”.
-Kultur Etxeko haurrak ala Juan de Lizarazu aretoko helduak nahiago?
Kultur Etxeko umeak.
-Margotzea, antzeztea, poteatzea ala kartatan jokatzea?
Denak berdin atsegin ditut.
-Antzezlan bat?
“Cómeme el coco negro”. Madrilen ikusi nuen Lizeoarekin joan nintzenean eta ikusi nuen kalitatezko lehen antzezlana izan zen.
-Aktore bat?
Robert de Niro
-Nori egingo zenioke galdeketa hau?
Soniari.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Biak atsegin ditut, baina aukeran beltzaranak nahiago.
-Egindako azken oparia?
Lehengusinari oparitu nion koadroa.
-Eta jasotakoa?
Liburu bat, uste dut.
-Data bat?
Abuztuak 29, nire jaioteguna.
-Neska izen bat?
Saioa.
-Mutil izen bat?
Markel.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Euskaldunon Egunkaria.
-Gustuko telebista saioa?
La Mándragora, No sólo música, Radio 3ko kontzertuak… gehien atsegin ditudan saioak orduz kanpo emititu ohi dituzte.
-Bereziki gorroto duzuna?
Gai arrosak lantzen dituztenak.
-Liburu bat.
Asko: Julio Cortazarren “Rayuela”, Ismaél Kalaré-ren “El monstruo”, Milan Kunderaren “La insoportable levedad del ser”, Borgesen narrazioak…
-Filme bat.
Gustatu zaidan azken filmea “Cómo ser John Malkovich” izan da.
-Gustuko abestia?
Miles Davisen “When the light is low”.
-Soinu bat.
Oin hotsak orbelaren gainean.
-Ukitzeko…
Azala.
-Janari bat.
Angulak.
-Ura ala…
Eguneroko bazkarietan ura edaten dut, bestelakoetan beste edozein edari.