Euskal Herriko sei herrialdeetako bat izanik ezezagunegia zaigunZuberoa ezagutzeko asmoz ekimen bat antolatzeko ideia Zuberoakomusika talde batek Urretxun eskainitako kontzertuan sortu zen.Taldeko partaideetako bat eta Xiberoko Boza irratiko zuzendaria denMaritxu Kastillonek afalostean urretxuarrei herri irratiarentzatdirulaguntza lortzeko jaialdi batzuk egiten ari zirela esan zien etaUrretxun ere antolatzea proposatu zien.
Urretxuko Ostebi musika taldeko Juan Luis Aranburuk taldekideeizuberotarren proposamena jakinarazi zien eta aurrera ateratzeaerabaki zuten. Horretarako bi herriotako beste hainbat taldetakolagunak (Aldirikoak, Bisasti Euskaltegikoak, Ttipi-Ttapakoak,Zintzo-Mintzokoak, Goierri eta Ostadarrekoak) bilera batera deituzituzten.
Talde hauetako lagunek jaialdia oso begi onez ikusi zuten, baina motzgelditzen zela iruditu zitzaien. Hori dela eta, zuberoarrekinharremana elkar ezagutzeko eta harremanak sakontzeko ere erabiltzeaerabaki zuten. Poliki-poliki antolaketa mahaian jende gehiago bilduzen eta egitaraua prestatzen hasi ziren Maritxuren laguntzarekin.
Zenbait hilabetetako lanaren ondoren, egitarauaren prestaketa amaitudute eta esan bezala, maiatzaren 5eko ibilaldiak ekitaldiei hasieraeman bazien ere, hilaren 28tik aurrera izango dira ekitaldi gehienak.Antolatzaileen esanetan "sekulako aldea dago hegoaldeko herrieneta Zuberoakoen artean. Urte askotan Auñamendiko mendiakmugarriak izan dira. Hau gainditzeko asmoa duen ezagutze ekimen honekarrakasta izatea espero dugu". Bestalde, ekimenaren bigarrenhelburua Xiberoko Boza irratiaren aldeko dirulaguntza lortzea da:"Xiberoko Boza irratiak sekulako lana egiten du euskararen alde,Zuberoako euskarazko irrati bakarra baita. Ez dute ia laguntzaofizialik eta etxez-etxe ibiltzen dira laguntza eske. Orain eurenlana txukun egin ahal izateko lokal berri bat erosi dute eta hauhornitzeko dirulaguntza ezinbestekoa dute. Ea Urretxun eta Zumarraganhorretan laguntzen diegun!".
Hau guztia helburu, maiatzaren 5ean herritarrek Zuberoako mendiakezagutzeko aukera izan zuten. Maiatzaren 28tik ekainaren 10erabitartean, berriz, Zuberoari buruzko erakusketa, ikastetxeetanZuberoari buruzko lan didaktikoa, hitzaldiak, Zuberoako herriak etaXiberoko Boza irratia ezagutzeko asteburuko txangoa, diaporama etazuberotarren asteburuko bisitaldia izango ditugu. Zuberotarrakekainaren 9an, arratsaldez, helduko dira Urretxu-Zumarragara eta ongietorriaren ostean hango dantzariek eta hemengoek kalejira egingodute. Afalostean, berriz, jaialdi ikusgarria izango da GernikakoArbola enparantzan.
Igandean Zuberotarrek gure inguruko leku interesgarriak ezagutzekoaukera izango dute eta anaikidetasun bazkariaren aurretik kantukalejira eskainiko dute taberna ezberdinen inguruetan zuberotarreketa Urretxu-Zumarragarrek osatu duten musika taldeak. Bazkalosteanagurra eskainiko zaie eta betirako anaikidetasun besarkada izango da.
Hilaren 28tik aurrera, beraz, gertu egon arren gehiegitan urrunikusten ditugun Zuberoa eta bertako euskaldunak ezagutzeko aukerabikaina dugu. Ea "Biba Xiberua" ekimenak eskaintzendigun aukeraz baliatuz udaberri honetatik aurrera behin-betikoIrunera heldu orduko geure buruan muga irudikatzeari uzten diogun.Hala izan dadin, zuberotarrek eta Urretxu-zumarragarrek ez duteekimen honi esker sortu den harremana ekainaren 10ean amaitzea nahi.Hori dela eta, ekimen ezberdinen bidez harremana urteetan luzatzekoasmoa dute.