Elbar Bujarik batez ere bi gai jorratu zituen: Bata, beraien lurrarenokupazioaren aurrean, hiru hamarkadetan, gizarte sahararrak izan duenbilakaera. Talde nomadez osatutako herria izatetik barne egiturasendoa duen komunitate bihurtu da. Komunitate horrek desertuan,egoerarik latzenetan, beharrezko guztia du: osasuna, hezkuntza…Lorpen handia da hori eta horretan emakumeen partehartzea oinarrizkoaizan da. Hiru hamarkadetan aldaketa handia izan da.
Nazioarteko harremanez ere hitz egin zuen Elbar Bujarik. Harremanhorietan lurra okupatuta duen Estatu honen interesak non gelditzendiren eta egungo egoerari buruz aritu zen. Egun oso aurreratua dagoenbaina gauzatzera iristen ez den bake plana dago. Urteetako itxaronaldia oso gogorra da sahararrentzat, zirt edo zart egin beharradaukate eta gerraren hasiera aurrikusten da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide