52 kilometro dituen ibilbide luzea goizeko 6etan aterako daKalebarren-Areizaga enparantzatik eta Goikotxabolatik aurrera Legazpialdera joango da. Korostitik pasa ondoren, Arrolamenditik beheraDeskargara joango da. Hemendik Irimora igoko da, Trekutzetik pasataAizpurutxora jaitsi eta ondoren Agiñatik gora Samiñoeta Izazpi igoko dituzte mendizaleek. Hemendik herrira jaitsiko dira,honenbestez ibilaldiari amaiera emanez.
Ibilaldi luzea egiteko gogorik edo astirik ez dutenak, berriz,goizeko 8etan aterako dira Areizaga-Kalebarren enparantzatik. 22kilometrotan Irimo igo, Aizpurutxora jaitsi eta Agiñara igoondoren herrira itzuliko dira.
Ibilaldian parte hartzeko 1.000 pezeta ordaindu behar dira eta izenematea Urretxu eta Zumarragako kiroldegietan edo Ostadar M.T.arenegoitzan egin ahal da, baita irteera aurretik ere. Dena den, izenamartxa aurreko egunetan ematea gomendatzen dute antolatzaileek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide