Korrika bai, Urretxu eta Zumarragan ere bai
Korrikaren inguruan maila nazionalean egin direnbalorazio positiboek Urretxu eta Zumarragarako balio dute. Sentsazioonak. Eta alor guztietatik jasotako laguntza, paregabea. KorrikaTxikian izandako partaidetza eta Korrika pasa zen egunean Deskarganbehera zetorren jendetza ikusita dena esanda dago, are gehiagoaskoren entrenamendua Urretxuko aldapa zapatu gauetan dozena bataldiz igotzea bakarrik dela kontutan hartzen badugu. Herri erdalduneta maketoen fama astuna arindu ote dugu?
Bertso-desafioa, kriston afizioa
Korrika Kulturalak ere izan du bere tartea.Gaztetxoentzat egindako herri-kiroletatik hasita bertsoz etabestelakoez blaitutako astebururaino. Eta hemen egingo dugugeldialdia, bertsoz eta bestelakoez blaitutako asteburuan.
Jendez gainezka zen Amalurko ifernua, baina tamalez ez genituenLegazpiarrak putzura bidali eta txapela Legazpira joan zen. TxapelaLegazpira eta faktura geurera. Txapela galtzearen samina, ordea, lanizugarria egin zuten sukaldariek arindu ziguten eta afariko menua ezzela broma frogaturik geratu zen.
Gai-jartzaileaz, berriz, zer esan. Joserra Garzia eta Jose MariaGarcia nahastu zituela. Jakin badakigu Urretxu eta Legazpiren artekoaderby lazgarria zela eta ohorea baino gehiago zegoela jokoan, bainabertsoa ez da futbola, kanpeon! Eta Amalur ez da Maracana! Bestalde,bertso-desafioa dena hurrengoetarako triangularra bihurtzeko nahiaazaldu dute Zumarragatarrek. Ikusle pasibo izatetik akziora pasatzekonahia. Ekipoa badago.
Bertso Eskola, bejondeiela
Bertso eskolakoek existitzen direla frogatu zuten Foxtabernan egindako bertso-traman. Trama drama bihurtuko ote zenbeldurrez atera baziren ere, jendeak ezin hobeto pasa zuen igandearratsaldea. Batzuei paperean sartzea ez zitzaien asko kostatu,fikzioa eta errealitatea askotan gauza bera direla erakutsiz.
Bertsoa eta antzerkia elkarrekin uztartu zituzten, nahasketa baino,koktela bihurtuz. Tabernaz taberna joatea eta arlo ludiko-festiboanparekorik ez izateaz gainera arlo kulturalean ere saiatzen diraBertso Eskolakoak. Oasi ederra basamortuaren erdian. Eta espejismorikgabe. Honelako gehiago behar ditugu. Ea aurrerantzean.
Eta orain zer?
Zer edo zer erakutsi badu aurtengo Korrikak euskarazegin eta eragiteko jendea badagoela da, potentziala dagoela. Hortaz,euskararekin sinpatikoak diren horiek ekintzara pasa daitezelaeragitea da erronka. Euskararen alde egotetik, euskararen aldeegitera pasatzea alegia. Gure hizkuntzaz gutxiago hitz egin eta gurehizkuntzan gehiago hitz egitean egon daiteke kontua.
Josu Aztiria