– Zer izan nahi zenuen umetan?
Musikaria edo ileapaintzailea.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Denetik pixka bat: irakurtzea, paseatzea, baserrira joatea…
-Bizitzeko toki bat?
Bizi naizen tokian oso gustura nago, baina Itsaso eta Donostia ere oso gustukoak ditut. Noizean behin bizilekuz aldatzea oso ondo legoke.
-Musika pieza bat?
Orkestrarako musika atsegin dut oro har. Batez ere sinfonia handiak.
-Orkestra zuzendari bat?
Karismadunak atsegin ditut, euren lanean izaera gogorra dutela erakusten dutenak, Mehta adibidez.
-Orkestra bat?
Israelgoa betidanik gustukoa izan dut, baina beste orkestra handi batzuk ere bai.
-Non gustatuko litzaizuke jotzea?
New Yorkeko Metropolitanean izanda nago eta bertan jotzea sekulakoa izango litzateke.
-Konpositore bat?
Brahms, bere musika oso konpletoa baita. Baina baita Guridi eta Solozabal ere, esaterako.
-Musika tresna bat?
Ezin dut bat hautatu. Gehien atsegin dudan soinua orkestrak bere osotasunean sortzen duena da.
-Nori egingo zenioke galdeketa hau?
Musika munduko maisu handiei galdera asko egingo nizkieke.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Aurpegiarekin ondo joatea da garrantzitsuena.
-Egindako azken oparia?
Liburu bat.
-Eta jasotakoa?
Korbata bat.
-Data bat?
Asko gogoratzen ditut, batzuk onak eta besteak txarrak.
-Neska eta mutil izen bana?
Izen sinpleak eta indartsuak atsegin ditut, bere jatorrizko lurrarekin lotura dutenak. Amaia, esaterako.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
El Diario Vasco eta eskura ditudan gainontzeko guztiak.
-Gustuko telebista saioa?
Telebista oso gutxi ikusten dut, baina naturari eta beste kulturei buruzko dokumentalak atsegin ditut. Baita filme onak ere.
-Bereziki gorroto duzuna?
Norbanakoa aberasteko balio ez dutenak.
-Liburu bat.
Fernando Palaciosen “Escuchar” asko gustatu zait.
-Filme bat.
Azkenaldian ikusi ditudanetatik gehien gustatu zaidana “Descubriendo a Forrester” izan da.
-Gustuko abestia?
Herriarengana heltzen diren abesti mezudunak. Kantautoreenak, adibidez, asko atsegin ditut, oso indartsuak eta sentikorrak baitira.
-Soinu bat.
Naturak sortzen dituenak asko atsegin ditut eta musikari dagokionez, orkestrarena.
-Ukitzeko…
Azala.
-Janari bat.
Edozein arrain, baina freskoa.
-Ura ala…
Errioxako ardo beltza ere bai.