80 hamarkada hasieranUrretxu-Zumarragako Lourdesko Ama eta Legazpiko Haztegiikastolek Kilometroak antolatzeko eskaera bateratua egitea erabakizuten. Izan ere, bi ikastolak antzeko arazo eta beharrak zituzten etafederazioaren aurrean askotan batera jokatuak ziren. Eskaera bitanatzera bota zieten arren, 85an Kilometroak antolatzeko aukera izanzuten.
Eskaintza urtarrilean jaso eta berehala gida batzordeetakogainontzeko lanetatik bederatzi pertsona liberatu eta hauekKilometroak antolatzeko lehen batzordea osatu zuten. Antolaketaaurrera eramateko azpibatzordeetan hainbat pertsona elkartuzitzaizkien eta urriaren 6an guztira 1.500 lagun inguru aritu zirenlanean.
Zirkuitua non antolatu erabakitzeko orduan zenbait tirabira izanziren. Hiru herriak lotuko zituen ibilbidea prestatzea pentsatu zenarren, luzeegia iritzi zitzaion. Hori dela eta, Legazpikoek etaUrretxu-Zumarragakoek proposamen bana egin zioten federazioari etahonek aurreko urtean antolaketaren ardura izan zuten oreretarren eskuutzi zuen aukeraketa. Hauek Urretxu-Zumarragako ibilbidea hautatuzuten, zirkuitu osoa asfaltatua zelako eta bi herri hauekkomunikabide eta aparkaleku gehiago zituztelako. Ordainean,Kilometroak 85eko lehendakaritza legazpiarrei eman zitzaien eta hauekLuis Ugarte hautatu zuten kargu horretarako.
Ordurarte Kilometroetan bildutako dirua lekuan lekuko ikastolenbeharretara zuzendu bazen ere, 85ean Euskal Herria osoari onuraekarriko zion helburua hautatu zen: jatorriz erdaldunak ziren haurrakeuskaldundu eta ikasketak euskaraz egin ahal izateko plangintzaprestatzea, hain zuzen ere.
Ekitaldiei dagokienez, Legazpin urriaren 6an ospakizunik gabe geratuzirenez, bertan izan ziren Kilometroak 85 inguruko ekitaldi gehienak,hamabostaldi kultural baten barne. Dena den, Urretxu-Zumarragan erehainbat ikuskizun izan ziren: bailarako aurkezpen ofiziala, Itoizenkontzertua, pilota partiduak, futbito txapelketa…
Urriaren 6a heldu zen azkenean eta ibilbidea guztiz arrakastatsuaizan zen. Sei kilometro zituen, hauetatik bost baserri, zelai etasoro artean. Ibilbidea Ipeñarrieta kalean hasten zen etaSecundino Esnaola, Legazpi eta Soraluze kaleetatik pasatuz, Urretxukoaldapa igo eta Santa Barbaratik buelta ematen zuen. Ibilbidean lauatseden-toki paratu ziren: Euskadi enparantzan, institutuan, SantaBarbaran eta Zuloaga baserri ondoko pagadian. Gune hauetan etaibilbidean zehar, dantzariak, txistulariak, trikitilariak, pailazoak,herri kirolak, artzain zakurrak, artisau erakusketak… izan zirenegunak merezi zuen giroa sortzen laguntzeko.
Eguraldi bikaina egin zuenez, jendetza izugarria inguratu zen:guztira 50.000 lagun inguru bildu ziren gure bi herriotan,Kilometroak 85 ordurarte ospatutakoen artean jendetsuena izanzelarik. Eguerdi alderako postuetako kamiseta eta txano guztiak salduziren eta tabernetan ere hainbat genero agortu zen. Egunean etaaurretik buruturiko ikuskizunetan 35 milioi pezeta baino gehiago jasoziren, etekin garbia 16 milioi pezetatakoa izan zelarik.
Zorionak Asier, nondik datorkizu bertsozaletasuna?
Ikastolan zaletu nintzen eta zertxobait aritu nintzen arren, utziegin nuen. Gasteiza ikastera joan nintzenean, bertsolaritzaren boomaeman zen eta honek bultzatuta Gasteizko bertso eskolan izena emannuen. Hasieran bertsoakidatzi egiten nituen, baina bigarren urterako bat-batean hasi nintzeneta gai nintzela ikusi nuen. Lau bat urte eman nituen bertako bertsoeskolan ikasle moduan eta ondoren irakaslea ere izan naiz.
Gai zinela ikustetik plazara jauzia egitera, ordea,badago aldea…
Duela zortzi urte, bertso eskolan bi urte neramatzanean, Legutiorajoan ginen bertso saio bat ikustera bertso eskolakook, baina Jon Maiaeta Igor Elortza ez ziren azaldu. Baten batek AsierIriondo eta biok taulara igotzea proposatu zuen eta ezin ihes egin…Taula gainera urduri igo nintzen arren, aldi berean, barneko arra erepiztu zitzaidan eta ordutik horretan nabil. Izan ere, bere buruabertsolaritzat duenak jendaurrean kantatu beharra du! Ordutik aurreraurtero 20 bat saio egiten ditut, gehienak Araban, baina baitagainontzeko herrialdeetan ere.
Handik gutxira San Prudentzio sarira aurkezten hasizinen…
Bai, zortzi urte daramatzat jada San Prudentzio sarian parte hartzen.Txapelketara betikoak aurkezten ziren, ez zuten maila handirikeskatzen aurkezteko eta honela hasi nintzen.
Aurten bosgarrengoz irabazi duzu jada sari hau, nolajoan da txapelketa?
Aurtengo txapelketa nahiko patal hasi nuela iruditzen zait, bainagero finalean maila ona eman nuen eta irabaztea lortu. Aurtengoabosgarren txapela da, baina ilusio gehien egin zidana lehenengoa izanzen, lehenengoz txapela irabazteko zorian zaudela ikustea ososentsazio berezia baita.
Hurrengo erronka Euskal Herriko Txapelketa izangoduzu…
Hala da, Arabatik txapelketan bigarren gelditu zen Ruben Sanchez etabiok joango gara maila ona eman asmoz. Ez diot neure buruari helburuzehatzik jarri nahi eta nire maila erakustearekin gustura gelditukonaiz.
Zer esango zenieke gipuzkoarra izanik Arabakotxapelketan parte hartzeari gaizki deritzotenei?
Jaiotzez gipuzkoarra banaiz ere, Araban hasi nintzen bertsotan etabertan egin nintzen bertsolari. Araban egin nituen unibertsitateikasketak eta Araban egiten dut lan. Hau izan da nire bertsolarihabitata eta hemen eskaini ditut saio gehienak, hemengo txapelketanparte hartu ezin badut, nongoan hartuko dut ba?
Zer moduzko bertso giroa bizi da Araban?
Azkenaldian bertsolari dezente ateratzen ari da, baina oraindik mailaapala dute eta urte batzuk beharko dira jende ona atera dadin.Pozgarriena giro hori egotea da eta Gasteizko bertso eskolan horibadago. Gasteizen euskaldunok gutxiengoa gara, baina lana egitekogogotsu gaude eta egoera nahiko kontrakoa dugun arren, euskaldunokburugogorrak eta tematiak garenez, egoera hobetzen saiatzen ari gara.