Gaur egun modan jarri baita norberak egiten duen hori besteentzategina bailitzan azaldu nahia. Esate baterako, datorren igandekoderbya gipuzkoarrontzat hil edo bizikoa dela esango dizu futbolariak.Eta zuk, nik, guk… sinestu eta, agian, ederki sofritu ere baigaraipenik lortzen ez bada. Egunotan Italiako errepideetan korritzenari diren euskal txirrindulariei entzungo diezu harro daudela,dabiltzan lekuan dabiltzala, euskal herritarron enbaxadore izateaz.
Horiek denak entzunda pentsa liteke gure kirolariak hain direla jendeona, jatorra eta solidarioa, zein gure mesedetan saiatzen dira golaksartzen edota karrerak irabazten. Norbere "egoa" balentriazkamuflatu nahi izatea esaten diot nik horri. Idazleak ere ederki askodaki kamuflaje lanetan. Esate baterako, irakurtzea plazer emangarridela dioenean. Gustura egotetik plazerra sentitzera tarte handisamarra dagoela irizten baitiot. Eta plazerra…, irakurtzeak baino,uste dut idazteak ematen duela plazerra.
Honako edo halako liburuetan idazleak bere barrua hustu egin duelaesaten badizute, ez sinestu. Ez da egia eta. Berriro diot, idazleakplazerragatik idazten du; bereagatik, noski. Zuri, niri, guri, bereakirakurtzean ematen omen digun plazer hori ere larruan sentitzeagatik.
Barrua husteak gehienez ere gustua ematen dio. Plazerra hori bainogehiago da, fisikoa neurri batean baina, aldi berean, espirituala erebai. Batzuetan bapo kostatzen den arren, barrua hustu nornahik egindezake. Idazlearena ez da barrua hustea, ezkutuan dauzkanak erakusteabaizik. Bere ideien erakuslea da idazlea. Ezkutukoak erakustendituenari exhibizionista deitzen zaio. Idazlea, beraz, exhibizionistada, bere zokorik ezkutuenak erakusten dizkigulako. Eta, gainera,gustuz egiten ditu erakustaldi horiek. Arestian esan dudana:hedonista kamuflatua da.
Joxe Mari Gabiria