Erakusketa honekin, Ikastolako ikasleen helburuabertatik pasatu direnak birziklatzearen garrantziaz ohartaraztea izanda eta Juan de Lizarazun ikusgai izan diren lan originalek ikusleaktxundiaraztea lortu dute. Hala izanik, aurten ere Ikastolakoek zeinLa Salle ikastetxekoek Sasieta Mankomunitateak antolatu ohi duenbirziklatutako materialez egindako Kartel Lehiaketa irabazi dute.
Baina ez da hau Ikastolako ikasleek azkenaldian irabazi duten saribakarra, Urruzuno Literatur Lehiaketan ere primeran aritu baitira.Batxilergoko lehen mailako Maite Arozenak “Aita, zer gertatzenzaio munduari” lanarekin prosa arloko A mailan saria lortu du,DBH-4ko Paloma Quintanak eta Ainhoa Ugarteburuk prosa arloko B mailansaria lortu dute “Beste mundua ezagutzen” eta “Askatasuntaupada” lanekin eta Amaia Lakak, berriz, poesia arloko B mailanlortu du saria “Zuhaitza” lanarekin. Guztiek 10 eguninguruko bidaia egiteko aukera izango dute irailaren azken aldera etaeuren lanak Sagastiberri saileko liburu batean argitaratuko dira.Zorionak denei!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide