Zer moduz Alemania aldean, Jon?
Oso ondo. Normalean Alavesek Gasteiztik kanpo jokatzen dituenpartiduak telebistaz jarraitu ohi ditut, derbiak izan ezik, eta osoesperientzia aberasgarria izan da. Kazetariok hegazkineanjokalariekin joan ginen eta bertan entrenamenduetan dirudiena egiadela ziurtatu genuen, hau da, taldean oso giro ona dutela.
Dortmunden sekulako giroa bizi izango zen…
Astelehenean joan ginen Alemaniara eta egun gehienak goizetik gaueralanean eman nituen, baina partida eguneko goiza libre izan nuen.Sekulako giroa izan zen Dortmundeko kaleetan, giro euskaldunagainera, nahiz eta gipuzkoarrok halakorik ez espero, Euskal Herrikozilborra garela uste baitugu. Zaletu arabarrez gain, bizkaitarrak etagipuzkoarrak ere bazeuden (herritarren bat ere bai), denakanaikidetasunean eta euskal taldeen ereserkiak abesten. Bestalde, bitaldeetako zaletuak elkarrekin eta giro ederrean ibili ziren etahonenbestez hooliganek euren ospe txarra hobetzea lortu zuten.
Partiduaz zer azpimarratuko zenuke?
Giroa hunkigarria zen. Ate atzeko harmailetan 20.000 zaletu inguruzeuden eta Liverpooleko zaletuak euren taldearen ereserkia denekbatera eta koru baten moduan abesten entzutea zirraragarria izan zen.Giroaz gain partidua bera ere ikusgarria izan zenez, tentsio bateanikusi nuen partidua, nahiz eta sekula ez naizen bereziki Alaves zaleaizan. Hertzainak taldeko abeslaria izandako Gari gurekin partiduaikusten izan zen, Garak ateratako gehigarria banatzera joan baitzen,eta haren oihuak eta saltoak ikustekoak izan ziren. Nire ustez,partidua hasi aurretik Alavesen aurkako aurriritzia zuten euskaldunekere partidua gure antzera bizi zuten.
Zer sentitu zenuen Alavesek bere atean gola sartuzuenean?
Alavesek ez zuen hala galtzea merezi eta Liverpooleko zaletuak ereuste berdinekoak ziren, partidua amaitu ondoren guregana etorribaitziren eskua ematera. Liverpooli finala irabazteagatik datorrenurteko UEFA txapelketan jokatzea zegokion, baina Txapeldunen Ligajokatuko duenez, zurrumurruek diotenez bere postua Alavesi emateaeskatuko omen du. Dena den, penarik handiena Karmona kopa altxatzenez ikusteak eman zidan. Norbaitek kopa merezi bazuen, hura bera zen.Jokalari ona iruditzen zait, baina pertsona bezala primerakoa da.Futboleko alde txarrena ezagutu du (Sestaon jokatzen zuenean grebanegon zen taldekideekin ordaintzen ez zietelako) eta berarekin hitzegiten duzunean ez dirudi futbolaria denik, aurki daitekeenpertsonarik umilena baita.
Umiltasun horretan uste al duzu datzala Alavesenarrakasta?
Nire ustez oso ondo dakite zer diren eta zer egin behar duten, argidute topera jokatzen ez badute talde arrunta dela. Aldagelan oso giroona dutela uste dut eta hau ezinbestekoa da. Jokatzen ez dutenek,sekula ez dute protestatzen eta hori oso toki gutxitan gertatzen da.Hau entrenatzailearen eta fitxaketetan eragina duten gainontzekoenmeritua da, jende asko fitxatu baitute azken urteotan eta inor ezbaita kexatzen entrenatzaileak aulkian uzten badu.
Mane entrenatzaileak kontratua berritu badu ere,jokalari batzuk joan dira jada eta datorren denboraldiko taldeaahulagoa izan daiteke…
Manerena txalotzekoa da, Valentzia taldearensekulako eskaintza zuen arren Gasteizen gelditzea erabaki baitu.Izaera kontua da: Gasteizen dituen konfidantza eta lasaitasunaridiruari baino garrantzi handiagoa eman die eta hau oso arraroa da.Jokalari batzuk saldu egin behar izan dituzte eta oso zaila izangozaie azken bi denboraldietan egindakoa errepikatzea. Baina orain artediru gutxirekin ondo fitxatzen asmatu dute eta oraingoan ere asmatzenbadute ondo ibiliko dira. Izan ere, Alavesen jendeak uste bainojokalari hobeak daude.
Alaveseko zaletua egin zarela dirudi…
Ni Realzalea naiz eta talde arabarra ez da nire bihotzeko taldea,baina nire bigarren taldea dela esan dezaket. Alavesek taldeerdaldunaren fama du euskaldunen artean eta oraindik ere gaizki samarikusia dago, baina nire ustez inbidia kontua da, nahiz eta jendeak ezduen onartu nahi. Alaves lehenengo mailara igotzeko zenean, denokgeunden bere alde, baina orain jende askori izorratu egiten dioAlavesek lortu duena lortu izana. Nire ustez Athletic eta OsasunaAlavesen lekuan egongo balira, jende asko ez litzateke poztuko. Ezdut ulertzen nola egon daitekeen, adibidez, Real Madrilek Athleticiirabaztea nahi duen jendea.
Bukatzeko, zein balorazio egingo zenuke Alavesekinlanean eman dituzun bi urte hauetaz?
Hasieran Gasteizen egokitzea gogorra egin zitzaidan, ez bainuen inorezagutzen eta Alaves taldea bera ere ez bainuen gehiegi ezagutzen.Orduan niretzako errazagoa izango litzateke Realarekin lana egitea,baina era berean, Alavesekin lana egitea lasaiagoa ere bada. Alavesenurte onenak bizitzen ari naiz eta hau lanerako hobea da, taldean giroona baitute. UEFA txapelketako finaleraino iritsi direnez, denboraldihonetan lan asko egin behar izan dut, baina beti ere hobe da gauzaonei buruz idaztea. Garan ere oso gustura nago, oso harreman onabaitugu Gasteizko erredakzioan lan egiten dugun guztiok.