Kilometroak antolatu nahi duten ikastolek, txostena prestatueta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteari aurkezten diote. Honek Ikastolabakoitzaren beharrak eta txostena aztertu ondoren erabakia hartzendu. Gure bi herriotako ikastolak 2002ko Kilometroak antolatzeazegokiola jakin eta gutxira, maiatzaren 31n, prentsaurrekoa eskainizuen. Prentsaurrekoan Ramon Iturriotzek (Zumarragako udaltzaina etabalizko ibilbidearen diseinatzaileetako bat), Sebas Iturriotzek(lehendakari ohia), Maria Luisa Mujikak (lehendakaria), AitorZubizarretak (zuzendaria) eta Patxi Olabarriak (arduradun ekonomikoa)berri ona, orain arte egindako lana eta datozen hilabeteotan eginbeharrekoa azaldu zuten.
Aitor Zubizarreta zuzendariak 2002ko Kilometroaken helburuakazaldu zituen. "Helburu nagusiak 5 izango dira: gureeraikuntzetan inbertsioak egiteko diru sarrera berezia lortzea,antolaketa lanetan herritarren partehartzea suspertzea, Kilometroakendiseinua berritu eta frogatzea, Ikastolaren irudia sendotzea eta zerden ezagutaraztea eta eskualdeko euskaltzaleen kopurua handitzea".
Ibilbideari dagokionez, balizko ibilbide bat prestatu dute jada etazenbait ezaugarri eman nahi izan dizkiote: bertara heltzeko zeinbertan egoteko erosoa izatea (area zabalekin eta eguraldi txarraegiten badu estalpeak dituena) eta bi herriotako lekuesanguratsuenetatik pasatzea (Antio eta Santa Barbara lotuko ditu).
Honen guztiaren berri Sebas eta Ramon Iturriotzek eman zuten. SebasIturriotzen esanetan "ibilbidea lantzeko Urretxuko etaZumarragako udaltzain buruekin (Ramon Iturriotzekin eta Juan LuisAranbururekin) harremanetan jarri ginen lagun ziezaguten eta beraienproposamena aintzakotzat hartu dugu, dena den, obrek aldaketa txikiaksor ditzakete". Balizko bi ibilbide prestatu dira (luzea etamotza) eta biak asfaltatuak dira bere osotasunean.
"Abiapuntua Lizeoa izango da, eraikina bi herriena baita etahortik Ikastolara joko da. Ibilbide luzea egin nahi dutenak SantaBarbararaino joango dira eta gainontzekoak txaletetatik institutura.Hemen bi ibilbideek topo egingo dute eta Zumarragara jaitsiko dira.Piedad eta Eliz-Kale kaleetatik gora Antiora igoko dira eta Eitzatikjaitsi. Zumarragako eliza ondotik pasatu eta udaletxe ondoko zubitikLizeora itzuliko dira. Ibilbide luzeak 9,7 kilometro ditu eta motzak,berriz, 6,9 kilometro".
Ramon Iturriotzek ibilbidearen nondik norakoaren zergatiak azalduzituen. "Ibilbidea ez da ez errepide nagusietatik ez SecundinoEsnaola kaletik igaroko. Autobusak errepide nagusietan (ibilbidetikgertu) geldituko dira eta jendea bertan utzi ondoren aparkatzerajoango dira. Errepide hauek trafikoari zabalik egongo direnez, besteedonora doazen autoek ez dute gure bi herriak igarotzeko inongooztoporik izango. Bestalde, Secundino Esnaola kalea trafikoari itxitaegongo da jendea erosotasun osoz zirkuitura hurbil dadin.
Prentsaurrekoari amaiera Ikastolako lehendakari berria den Mari LuisaMujikak eman zion. Mari Luisak Ikastolak 1985an antolatu zuen etadatorren urtean antolatuko duen arteko aldeak zeintzuk izango direnazaldu zuen. Datorren urtekoa, 1985ekoa bezala, urriaren 6an izangoden arren, aldeak handiagoak dira parekotasunak baino: "2002koarenantolaketan ez du Legazpik parte hartuko, orduan bildutako dirua haurerdaldunak euskalduntzeko metodologia berri bat lantzeko bideratu zeneta datorren urtekoa eraikinak berritzeko izango da, orduan 50.000lagun bildu ginen eta orain 100.000tik gora biltzea espero dugu,85ean haurrak zirenak 2002an antolatzaileak izango dira, 85ekoibilbidea ia bere osotasunean Urretxutik igaro zen eta datorrenurtekoa bi herrietatik, eta azkenik, datorren urtean euroak erabilikoditugu".
Duela 16 urte…
80 hamarkada hasieran Urretxu-Zumarragako Lourdesko Ama eta LegazpikoHaztegi ikastolek Kilometroak antolatzeko eskaera bateratuaegitea erabaki zuten. Izan ere, bi ikastolak antzeko arazo etabeharrak zituzten eta federazioaren aurrean askotan batera jokatuakziren. Eskaera bitan atzera bota zieten arren, 85an Kilometroakantolatzeko aukera izan zuten.
Eskaintza urtarrilean jaso eta berehala gida batzordeetakogainontzeko lanetatik bederatzi pertsona liberatu eta hauekKilometroak antolatzeko lehen batzordea osatu zuten.Antolaketa aurrera eramateko azpibatzordeetan hainbat pertsonaelkartu zitzaizkien eta urriaren 6an guztira 1.500 lagun inguru arituziren lanean.
Zirkuitua non antolatu erabakitzeko orduan zenbait tirabira izanziren. Hiru herriak lotuko zituen ibilbidea prestatzea pentsatu zenarren, luzeegia iritzi zitzaion. Hori dela eta, Legazpikoek etaUrretxu-Zumarragakoek proposamen bana egin zioten federazioari etahonek aurreko urtean antolaketaren ardura izan zuten oreretarren eskuutzi zuen aukeraketa. Hauek Urretxu-Zumarragako ibilbidea hautatuzuten, zirkuitu osoa asfaltatua zelako eta bi herri hauekkomunikabide eta aparkaleku gehiago zituztelako. Ordainean,Kilometroak 85eko lehendakaritza legazpiarrei eman zitzaieneta hauek Luis Ugarte hautatu zuten kargu horretarako.
Ordurarte Kilometroetan bildutako dirua lekuan lekuko ikastolenbeharretara zuzendu bazen ere, 85ean Euskal Herria osoari onuraekarriko zion helburua hautatu zen: jatorriz erdaldunak ziren haurrakeuskaldundu eta ikasketak euskaraz egin ahal izateko plangintzaprestatzea, hain zuzen ere.
Ekitaldiei dagokienez, Legazpin urriaren 6an ospakizunik gabe geratuzirenez, bertan izan ziren Kilometroak 85 inguruko ekitaldigehienak, hamabostaldi kultural baten barne. Dena den,Urretxu-Zumarragan ere hainbat ikuskizun izan ziren: bailarakoaurkezpen ofiziala, Itoizen kontzertua, pilota partiduak, futbitotxapelketa…
Urriaren 6a heldu zen azkenean eta ibilbidea guztiz arrakastatsuaizan zen. Sei kilometro zituen, hauetatik bost baserri, zelai etasoro artean. Ibilbidea Ipeñarrieta kalean hasten zen etaSecundino Esnaola, Legazpi eta Soraluze kaleetatik pasatuz, Urretxukoaldapa igo eta Santa Barbaratik buelta ematen zuen. Ibilbidean lauatseden toki paratu ziren: Euskadi enparantzan, institutuan, SantaBarbaran eta Zuloaga baserri ondoko pagadian. Gune hauetan etaibilbidean zehar, dantzariak, txistulariak, trikitilariak, pailazoak,herri kirolak, artzain zakurrak, artisau erakusketak… izan zirenegunak merezi zuen giroa sortzen laguntzeko.
Eguraldi bikaina egin zuenez, jendetza izugarria inguratu zen:guztira 50.000 lagun inguru bildu ziren gure bi herriotan,Kilometroak 85 ordurarte ospatutakoen artean jendetsuena izanzelarik. Eguerdi alderako postuetako kamiseta eta txano guztiak salduziren eta tabernetan ere hainbat genero agortu zen. Egunean etaaurretik buruturiko ikuskizunetan 35 milioi pezeta baino gehiago jasoziren, etekin garbia 16 milioi pezetatakoa izan zelarik.